Azken eguneraketa: 2018-11-06 09:32:23

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0137

Kotizaziorik gabeko baliaezintasun- eta erretiro-pentsioak

Adinaren edo ezintasunaren ondorioz behar adinako baliabideak ez dituzten eta kotizatu ondorengo pentsiorako eskubiderik ez duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak dira. 

Modalitate horren barruan prestazio hauek daude:

  • Kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsioak
  • Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioak
  • Alokairuarengatiko osagarria Kotizaziorik gabeko pentsiodunei.
  • Kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsioa:

Udalerrian erroldatuta dauden 18 urtetik gorako eta 65 urtetik beherako pertsonek, %65eko edo hortik gorako ezintasuna aitortuta dutenek eta behar adinako errentarik edo diru-sarrerarik gabeek. 

Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioa:

Udalerrian erroldatuta dauden 65 urtetik gorako pertsonek,behar adinako errentarik edo diru-sarrerarik gabeek %65eko edo hortik gorako ezintasuna aitortuta dutenak eta behar adinako errentarik edo diru-sarrerarik gabeak, legez bizi direnek eta 10 urteetan horrela egin dutenek, 16 urtetik pentsioa eskatzen denera arte. Horietatik 2, jarraitukoak edo eskariaren aurreko bi urteak izan beharko dira. 

  • Eskatzailearen eta familia unitateko 14 urtetiko gorako gainerako kideen Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo Bizileku Baimena.
  • Familia liburua 
  • Errolda ziurtagiri kolektiboa. Ofizioz erantsiko da.
  • Hartzekodun fitxa eta bankuko helbideratzea.
  • Datuen babesa eta baimena.
  • Etxebizitzaren alokairurako laguntza eskatuz gero, alokairu kontratua. 
    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua Udalak hartuko du bere gain.


Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa
  1. Eskaria eta dokumentazioa jaso eta egiaztatu 
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesatuari kopia eman
  3. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundira bidali, ebazpenerako.
Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak