Azken eguneraketa: 2018-12-10 12:19:22

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0089

Hirigintza arloko ziurtagiriak

Herritarrek, finka, poligono edo sektore baterako aplikagarri den hirigintza arloko araubideari buruzko ziurtagiria eska dezakete, indarrean dagoen legediak ezartzen duen moduan.

Udalak, ziurtagiriari erantzutean ematen duen hirigintza arloko informazioan ondorengoa baino ezin dezake adierazi: finka, higiezina, poligonoa, egikaritze unitatea, edo sektorea jasotzen duen lur-zoruaren sailkapena eta, hala denean, kalifikazioa; eta behin betiko onetsita dagoen eta udalerrian aplikagarri den Plan
Orokorrak edo Garapenerako planteamenduak ematen dizkion hirigintza arloko erabilerak, intentsitateak eta aprobetxamenduak, hala denean, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Hirigintza Arauetara edo indarrean dauden planteamendu edo/eta kudeaketa tresnara joz.

Hirigintza arloko kontsultarekin duen aldea, ziurtagirian fede emaile publikoak parte hartzen duela eta informazio horren egiazkotasunean eta zuzentasunean dagoen konfiantza lege ondoreetarako legezkotzat hartzen dela da.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok edo bere lege ordezkariak.

Hirigintza Ziurtagiriaren eskariak inolako zalantzarik gabe identifikatu beharko du finka, higiezina, poligonoa, egikaritze unitatea, edo sektorea, ez dadin zalantzarik sortu haren
kokaguneari eta kasuan ematen diren gainerako egitatezko abaguneei buruz. Kontsultaren xede den finkaren kokalekuari buruzko 1:2.000 eskalako planoa ere aurkeztu beharko da.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
001 - Administrazio dokumentuak luzatzeagatik Tasak
Hirigintza edo ingurumen arloko edukia duten egiaztagiriak ematea 103,00 Euro / unidad
Hirigintza edo ingurumen arloko informazio edota eskariak 77,25 Euro / unidad
Zaratak neurtzeari buruzko txostena (ikuskatzen joateagatik) 309,00 Euro
Kaleen izenei zein higiezinen zenbakiei buruzko egiaztagiriak ematea 10,30 Euro / unidad
Katastroko egiaztagiriak ematea 6,18 Euro / unidad
Espedienteetan dauden datuen ziurtagiriak ematea, baldin eta txosten teknikorik eskatzen ez badute 10,30 Euro
Aurreikusitako epea: Aste 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Dokumentazioaren administrazio azterketa, HAZak egingo du.

  • Espedientearen irekiera, HAZak egingo du.
  • HAZak emandako zuzenketa eskaria.

Kitapena: Diruzaintza

Dagokion sailera bidali: Hirigintza

  • Espedientea teknikaren eta administrazioaren ikuspegitik
  • aztertu.

Instantzia teknikoari zuzentzeko eskatu

Txosten teknikoa

Ziurtagiria

Jakinarazpena

Alkatetza
- Hiri-plangintza

Ziurtagiriaren egiaztapenerako balioa, izan ditzaketen akats materialen edo egitatezkoen ondorengo zuzenketaren kalterik gabe ulertuko da, eta ezin izango ditu inoiz aldatu une
bakoitzean aplikagarri den lege eta hirigintza arloko antolamenduaren arabera finkaren gainean egon daitezkeen eskubideak eta betebeharrak.