Azken eguneraketa: 2018-12-03 09:31:07

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0145

Gazteek etxebizitza alokatzeko diru-laguntzak

Herrian etxebizitza alokatzeko gazteentzako diru-laguntza.

18 eta 35 urte arteko gazteek, herrian etxebizitza bat alokatzen badute edo etxebizitza alokairuan badute.

Elkarbizitza unitateko kide guztien NAN edo bizileku-txartela. Adingaberik egongo balitz, Familia Liburua aurkeztu beharko da.

Etxebizitzaren errentamendu-kontratua, diruz lagundu daitekeen epea barne egon behar delarik.

Kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

Etxebizitzaren titularkidea izanez gero, ondokoak aurkeztu beharko dira:

Herentzia kasuetan, herentzia onartu eta zatitzeko eskritura.

Dohaintzetan, ematearen eskritura.

Parte-hartzea eskuz aldatuko balitz, esku-aldatzearen eskritura.

Azken urteko errenta aitorpena edo errenta egin beharrik ez duela dioen Bizkaiko Foru Aldundiaren egiaztagiria.

Gainera, zergapekoak ez diren prestazinoak jasoko balira, prestazio horien ziurtagiria.

PFEZ aitortzeko derrigortasunik ez duenak honakoak eman beharko ditu:

Lan-bizitza agiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak eginda.

Inoren kontura lan egiten duten langileen kasuan: Kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordinak guztira urte horretan zeintzuk izan diren jasotzen duen enpresaren agiria.

Erantzukizunezko adierazpena, beste diru-laguntza batzuk (zenbatekoa adierazi) jaso diren edo beste erakunde batzuei diru-laguntza eskatu zaien adieraziz.

Erantzukizunezko adierazpena, diru-laguntzak orokorrean jasotzeko debekurik ez duela eta bereziki oinarri arautzaileetako 4 eta 5. art.etan ezarritako baldintzak betetzen dituela adieraziz. Adierazpen horretan agertu beharko da nor edo nortzuk bizi diren edo biziko diren alokairuko etxean.

 

 

 

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Posta ziurtatua
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Ez da ezer kostatzen.

Aurreikusitako epea: Hilabete 1
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Eskaria eta agiriak jaso eta egiaztatu

Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia bat eman

Diru-laguntza ematea erabakitzen duen dekretua.

Diru-laguntza ematea erabakitzen duen dekretuaren berri eman eskatzaileari.

 

Ongizate zinegotzi ordezkaria
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak