Azken eguneraketa: 2018-12-04 12:30:28

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0150

Hezkuntza sailaren diru-laguntza

Gizarte eta hezkuntza arloko jarduerak finantzatzeko diru-laguntza da, kirola eta euskara ere biltzen dituena.

Ikastetxeak, udalerriko institutuak

Honekin lotura duten irabaz asmorik gabeko elkarteak

-Eskabidea aurkezten duenaren NAN.

-Erakundearen IFK, erakunde juridikoa bada.

-Urtean egin beharreko jardueren proiektu xehatua. Proiektu horrek, gutxienez, jarduera horietako bakoitzaren azalpena bildu beharko du, baita zein bizilagun dituen xede, zein helburu lortu nahi den eta aurrekontu zenbatetsia zein den ere.

-Jarduera zenbat laguni zuzenduta dagoen dioen aitorpena, hala dagokionean.

-Eskatzailearen zerga-egoitza dagoen lurralde historikoko Foru-Ogasunarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Erakundeok egin behar dituzte ziurtagiriak, eta deialdi hau argitaratu ondokoak izan behar dute. Eskatzaileak 3.000 eurotik beherako diru-laguntza eskatzen badu, erantzukizunpeko aitorpen sinplifikatua aurkez dezake haien ordez.

- Jarduera berdinerako beste erakunde publiko edo pribatu bati diru-laguntza eskatu zaion edo ez berariaz aitortzea.

 

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:30
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Ez da ezer kostatzen.

Aurreikusitako epea: 3 hilabete

Erantzunkizun-aitorpena onartzen da
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

Eskaria eta agiriak jaso eta egiaztatu

Erregistratu

Emakida dekretua

Ongizate zinegotzi ordezkaria
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak