Azken eguneraketa: 2019-01-03 12:05:59

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0151

Ezkontza zibila

Udaletxean ezkontza zibilaren ospakizuna egitea.

18 urte baino gehiago dituen pertsona fisiko edo juridikoa edo emantzipatuta dagoen adingabea edo haren legezko ordezkaria. Ezkontide bat gutxienez herrian erroldatuta egon behar da edo erroldatuta egondakoa izan behar da.

Eskatzailearen eta ezkonduko den bikotearen NAN edo, hala badagokio, pasaportea edo bizileku-baimena.

Bi lekukoen NAN, pasaportea edo bizileku-baimena.

(ikusi oharrak)

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00
    Posta arrunta:
  • Udaletxeko posta arrunta
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Kudeaketaren kostua udalaren kontura da.

Aurreikusitako epea: Berehala
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

1.- Eskaria eta agiriak erregistratu.

2.- Alkatetzara bidali izapidetzeko.

3.- Alkateak edo dagokion zinegotziak aukeratutako data libre duela konfirmatu behar du.

4.- Hala badagokio, ezkontzeko eskumena zinegotzi bati eskuordetzen dion Alkatearen dekretua, jakinarazpena eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu.

5.- Ezkontideei jakinarazi.

6.- Eskarian emandako datuekin eta epaitegitik ekarri duten espedientearekin, ezkontzaren akta prestatu.

7.- Ezkontza gauzatu eta ezkontza baimendu duenak, ezkontideek eta testiguek akta sinatu beharko dute. Ezkontza zibila gauzatu ondoren, akta epaitegira bidali.

8.- Aktaren kopia udaleko artxiboan gorde, gainontzeko espedientearekin.

Alkatetza
Alkatetza - Alkatetza

Ezkontza egin baino lehen, ezkontzeko eguna eta ordua erreserbatu beharko dira udaletxean edo 010 telefono zenbakira deitu beharko da. Eskatzaileak ez du inprimakirik bete behar. Eskatzailearen eta ezkontideen datuak eman beharko dira, identifikatzeko datuak eta harremanetan jartzeko.

Ezin izango da ezkontzarik egin, aldez aurretik ezkontideek dagokion espedientea Erregistro Zibilean izapidetu ez badute (epaitegia). Erregistro Zibilak Udalari ezkontzeko baimena emango dio. Baimen hau nahitaezkoa izango da. Informazio gehiago: http://www.justizia.net/matrimonio-civil/presencial