Azken eguneraketa: 2019-04-05 12:11:22

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0152

Gizarte ekintzako diru-laguntza

Interes sozialeko jarduerak finantzatzeko diru-laguntza da. Gizarte-bazterketa egoeran dauden edo egoera horretara heltzeko arriskuan dauden taldeen prebentziorako, arreta emateko, sustapen eta integrazio sozialerako, elkarteek antolatzen dituzten jardueren gastuak ordaintzea du xede.

Irabaz asmorik ez duten entitate edo elkarteak, legez eratuak, Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza dutenak eta beraien jarduerak herrian garatzen dituztenak.

Pertsona fisikoak, irabaz asmorik gabeko talde baten ordezkari bezala, herrian erroldatuak eta herrian garatzen ari diren proiektuak aurkezten dituztenak.

Diru-laguntza eskaria

Eskatzailearen identifikazioa

Entitatearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, azaroaren 17ko Diru-laguntzen Lege Orokorraren 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 art.etan jasotako onuradun izaerarekin bateraezina den arrazoirik ez duela adierazten duena. II. Eranskina

Diru-laguntza eskatzea arrazoitzen duen jardueraren edo ekitaldiaren proiektuaren memoria, ondokoak jaso beharko dituelarik: Amorebieta-Etxanoko ze biztanleri zuzenduta dagoen, lortu nahi diren helburuak eta jardueraren interesa herriarentzat zein den, jarduera noiz eta non egingo den adierazi beharko da eta herriko erabiltzaile edo onuradunei buruzko informazioa.

Jardueraren aurrekontu zehaztu eta banakatua, gastuaren kontzeptua eta finantzazio iturria adieraziz. III. Eranskina

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzaren betebeharrak eguneratuta dituela adierazten duten agiriak.

Bankuko kontuaren titulartasunaren banku ziurtagiria.

    Aurrez aurre:
  • Udaletxea
    Udaletxea
    Herriko plaza z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
    Ordutegia: 7:30 - 15:00

Ez da ezer kostatzen.

Aurreikusitako epea: 3 hilabete

Erantzunkizun-aitorpena onartzen da
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

Eskaria jaso eta egiaztatu eskaria eta agiriak

Erregistratu

Espedientea izapidetu

Ongizate zinegotzi ordezkaria
Gizarte ekintza - Gizarte Zerbitzuak

Identifikatzeko agiriak Udalaren esku egongo balira, aurkeztu zirenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira, eskatzaileak ez du berriro aurkeztu beharrik izango eta aurkeztu edo emandako data jasoko da.

 

Onuradun bakoitzak 3.000 € baino gehiago jasotzen ez dituen diru-laguntzetan, aipatu ziurtagirien ordez halakorik jasotzen duen aitorpen arduratsu bat aurkez daiteke (IV. Eranskina). Udala bera izango da egiaztatuko duena Udal Ogasunarekin betebeharrak egunean dituela.