Azken eguneraketa: 2019-04-05 11:28:08

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

P4800300H

IL0070

Udalerriko kultura eta kirol elkarteen eta kluben erregistroa

Amorebieta-Etxano udalerrian diharduten irabazteko asmorik gabeko kultura eta kirol elkarteak eta klubak, elkarte-araubide espezifikorik gabeak, inskribatu ahal dira erregistro honetan.

Horrela, une oro eguneraturik eduki behar dituzten datuek eta dokumentazioak indarrean eta erabilgarri iraungo dute Ametx erakunde autonomoan eskarietarako, jardueretarako, eta abarretarako.

Antolatzen eta gauzatzen dituzten jardueretan interesa duten pertsonekiko harremanak errazteko xedez, hala nahi duten kultura eta kirol klubek eta elkarteek halaber, Ametx erakunde autonomoaren webgunean euren gaineko informazioa agertzea eskatu ahalko dute. Horrela bada, ondore horretarako atondu den inprimakia bete eta Ametx erakunde autonomoan erregistratuko dute.

Amorebieta-Etxano udalerrian diharduten irabazteko asmorik gabeko kultura eta kirol elkarteak eta klubak, elkarte-araubide espezifikorik gabeak, inskribatu ahal dira erregistro honetan.

  • Ordezkariaren NAN.
  • Elkartearen IFK.
  • Elkartearen eratze dokumentua, organoen eta ordezkarien izendapenak dakartzana, dagokion erregistro ofizialean behar bezala inskribatuta.
  • Elkartearen estatutuak, dagokien erregistro ofizialean behar bezala inskribatuta.
    Aurrez aurre:
  • Larrea kiroldegia
    Larrea kiroldegia
    Larrea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO
  • Zelaieta zentroa
    Zelaieta zentroa
    Zelaieta parkea z/g, 48340 AMOREBIETA-ETXANO

Udalak bere gain hartuko du kudeaketa-lanen kostua.

Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

1. Eskaria eta dokumentazioa batu eta egiaztatu.

2. Kultura zerbitzuak edo Kirol zerbitzuak dokumentazioaren instrukzioa eta ikuskapena gauzatuko ditu.

Ametx erakundeko presidentea
Ametx erakunde autonomoa - Kultura