01 KUDEAKETA, DIRU-BILKETA ETA IKUSKARITZAKO ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

01 ORDENANZA FISCAL GENERAL DE GESTIÓN, RECAUDACIÓN E INSPECCIÓN

 
 I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Ordenantzaren helburua

Ordenantza honen helburua da Amorebieta-Etxanoko Udalari dagozkion zuzenbide publikoko zerga eta diru-sarrerekin zerikusia duten kudeaketa, diru-bilketa, zehapena eta ikuskaritzako prozedurak arautzea.
I.  DISPOSICIÓNES GENERALES

Artículo 1. – Objeto de la Ordenanza
El objeto de esta Ordenanza es la regulación de los procedimientos de gestión, recaudación, sanción e inspección relacionados con los tributos y demás ingresos de derecho público, correspondientes al Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano.
2. artikulua. Lege araubidea
Zuzenbide publikoko zergen eta gainerako diru-sarreren kudeaketa, diru-bilketa, zehapena eta ikuskaritza arautuko ditu Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak, Toki-ogasunen Foru Arauan eta zerga bakoitzaren Ordenantza Fiskaletan aurreikusitako espezialitateekin, eta Udal Ordenantza honek.  Bertan aurreikusita ez dagoenetan, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren garapenean emandako legezko xedapenak aplikatuko dira osagarri bezala.
Artículo 2.- Régimen legal
La gestión, recaudación, sanción e inspección de los tributos y demás ingresos de derecho público se regirá por la Norma Foral General Tributaria, con las especialidades previstas en la Norma Foral de Haciendas Locales, las Ordenanzas Fiscales de cada tributo y por la presente Ordenanza Municipal. En todo lo no previsto en ella, se aplicarán con carácter supletorio las disposiciones legales dictadas en desarrollo de la Norma Foral General Tributaria.
3. artikulua. Aplikazio-eremua
1. Udal honek bere eskumenak beteko ditu, Ordenantza honek araututako gaiei dagokienean, Amorebieta-Etxanoko udalerri osoan.


2. Udalerritik kanpo egin behar diren baina berari dagozkion Zuzenbide Publikoko diru-sarrerekin zerikusia duten jarduketak, ikuskaritza edo nahitaezko diru-bilketa arloan, Udal honek burutu ahal izango ditu Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremu barruan. Gainerako ustezko kasuetan, ezarrita dauden edo ezar daitezkeen lankidetza formulen arabera egingo dira.
Artículo 3.- Ámbito de aplicación
1. Este Ayuntamiento ejercerá sus competencias, en las materias reguladas por esta Ordenanza, en todo el término municipal de Amorebieta-Etxano.

2. Las actuaciones en materia de inspección o recaudación ejecutiva que hayan de efectuarse fuera del territorio del municipio en relación con los ingresos de Derecho Público propios de éste, podrán ser practicadas por este Ayuntamiento en el ámbito del Territorio Histórico de Bizkaia. En los restantes supuestos, se realizarán de acuerdo con las fórmulas de colaboración establecidas o que pudieran establecerse.
4. artikulua. Organo diru-biltzailea
1. Agindu hauek betearazteaz arduratuko dira Alkatetza eta Diruzaintza, bakoitzaren funtzioak ondokoak izango direlarik:


1.1. Alkatearen funtzioak zuzenbide publikoko sarreren kudeaketan hauek dira:

- Erakunde laguntzaile bezala baimena ematea.
-  Informazioa eskatzea, finketan edo lokaletan sartzeko baimena, kautelazko neurriak hartzea.

-  Espezietan ordaintzea.
-  Kitapenak onetsi eta ezeztatzea.
-  Berraztertze errekurtsoen gaineko erabakia hartzea.
-  Onura fiskalak aitortzeko eskabidea ebaztea.
-  Okerreko ordainagiriak itzultzearen gaineko erabakia.
-  Bermeak onartzearen gaineko erabakia.
-  Bermeen exekuzioari buruz ebaztea.
-  Onura fiskalak aitortzea.
-  Gerorapenari edo zatikapenari buruz ebaztea.
-  Beste organoei legalki egotzi ez zaizkien eginkizun guztiak betetzea.


Alkateak egoki irizten dion funtzio guztiak eskuordetu diezazkieke zinegotziei.


1.2. Diruzaintzaren funtzioak zuzenbide publikoko sarreren kudeaketan hauek dira:
- Konpentsazioa ebaztea interesdunak eskatuta.

- Hutseginak eta kreditu kobraezinak aitortzea.
- Premiamendu probidentzia ematea.
- Enbargo probidentzia ematea.
- Enbargoak gordailatzeko lekua erabakitzea.
- Enbargatutako ondasunen gordailuzaina.
- Enbargatutako ondasunak besterentzeari buruz ebaztea.
- Dirutan ordaintzea.

- Ordenantza honen 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, geroratu edo zatitzeari buruz ebaztea.
- Ofizioz konpentsazioa ebaztea.
Artículo 4.- Órgano recaudador
1. Los órganos encargados de la aplicación de estos preceptos son Alcaldía y Tesorería, indicando expresamente las siguientes funciones:


1.1. Las funciones del alcalde en la gestión de ingresos de derecho público son:
- Autorización como entidad colaboradora.
- Requerimiento de información, autorización de la entrada en fincas o locales, adopción de medidas cautelares.
- Aprobación del pago en especie.
- Aprobar y anular las liquidaciones.
- Resolver los recursos de reposición.

- Resolver la solicitud de reconocimiento de beneficios fiscales.

- Resolución de devolución de recibos indebidos.
- Resolver la aceptación de garantía.
- Resolver sobre la ejecución de garantías.
- Reconocimiento de beneficios fiscales.

- Resolver sobre el aplazamiento o fraccionamiento.
- El ejercicio de todas las funciones no atribuidas legalmente a otros órganos.


El alcalde podrá delegar todas aquellas funciones que considere oportunas en los demás concejales.

1.2. Las funciones de Tesorería en la gestión de ingresos de derecho público son:

- Resolver la compensación a instancia de parte.
- Declaración de fallidos y créditos incobrables.
- Dictar la providencia de apremio.
- Dictar la providencia de embargo.

- Designación del lugar del depósito de los embargos
- Depositario de los bienes embargados.
- Resolver sobre la enajenación de los bienes embargados.
- Cobro efectivo.
- Resolver sobre el aplazamiento o fraccionamiento, según lo dispuesto en el artículo 12 de esta Ordenanza.
- Acordar la compensación de oficio.

5. artikulua. Kudeaketa
1. Amorebieta-Etxanoko Udalak onura fiskalak eman ditzake bere zergen arloetan, aurrekontuetan bere gain hartuz, dagozkion Foru Arauetan xedatutakoaren arabera. Udal tributuak arautzen dituzten zerga ordenantzetan adierazitako hobari bat baino gehiago aplikatzeko eskatuz gero, hauek ezingo dira aldi berean aplikatu, ezpada zergadunarentzat onuragarriena den hobaria bakarrik aplikatuko da.


2. Amorebieta-Etxanoko Udalak, zerga-bilketaren kudeaketarako eraginkortasun eta ekonomia irizpideengatik, 6,00 €-ko kuota likidoa baino gutxiagoko ordain-agiri eta likidazioak salbuestea ezarri du.
Artículo 5.- Gestión
1. El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano podrá conceder beneficios fiscales en materia de sus propios tributos, asumiéndolos con cargo a sus propios presupuestos, de conformidad a lo dispuesto en las Normas Forales correspondientes. En caso de que se solicite la aplicación de más de una bonificación de las señaladas en las Ordenanzas fiscales reguladoras de los tributos municipales, estas no podrán ser aplicables simultáneamente, sino que sólo se aplicará la bonificación que resulte más beneficiosa para el contribuyente.

2. El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano establece por criterios de eficiencia y economía en la gestión recaudatoria del tributo, la exención de los recibos y de las liquidaciones cuya cuota líquida no supere los 6,00 €.
6. artikulua. Errolda
1. Zerga-egitateak jarraipena duenean errolda egin behar izango da, interesdunen aitorpenak, Udal honek dituen datuak eta ikuskapenak kontuan izanda. Altak, bajak edo aldaketak, sortarazi dituen egitatea izan den ondoko 15 egun balioduneko epean jakinarazi beharko dira.


2. Alkatetzak onespena eman beharko die erroldei ekitaldi bakoitzean eta jendaurrean jarriko dira ikusgai 15 eguneko epean, ukitutako zergadunek aztertu eta, hala behar denean, bidezko erreklamazioak egin ditzaten. Guzti hau dagokien Foru Arau eta zuzenbide publikoko sarrerak arautzen dituen berariazko ordenantzetan aurreikusitakoaren kaltetan gabe.


3. Udalak, Ordenantza honetako xedapen gehigarrian ezarritako epean ordaintzeko epea zabalduko du. Epe hori iraganda, osorik ordaindu ez balitz, epealdi betearazlea hasiko da.


4. Kobrantzako iragarkia iragarki-oholtzan eta web orrian jarriko da eta ondokoa izan behar du:

a) Diru-sarrera egin behar den epea.
b) Baimena duten kobratzeko mota desberdinak.
c) Diru-sarrera egiteko leku eta ordua.
d) Diru-sarrera egiteko epea iraganda, burutu gabe balego, zorrak premiamenduko prozeduraz eskatuko dira eta epealdi betearazleko gainordainak, berandutza interesak eta, behar denean, kostuak sortuko dituzte.
e) Helbideratutako ordainagiriak kobratuko diren data.
f) Kobratzeko epealdi horretan banku-helbideraketek ondorioak izateko azken muga-eguna.  
Artículo 6.- Padrón
1. Cuando el hecho imponible tenga carácter de continuidad dará lugar a la creación de un padrón, en vista de las declaraciones de los interesados, de los datos de que este Ayuntamiento tenga conocimiento, así como de las inspecciones. Las altas, bajas o modificaciones deberán ser notificadas en el plazo de 15 días hábiles siguientes al hecho que las produzca.

2. Los padrones se someterán cada ejercicio a la aprobación de la Alcaldía y se expondrán al público por un plazo de 15 días naturales al objeto de que los contribuyentes afectados puedan examinarlos y establecer, en su caso, las reclamaciones oportunas. Todo ello sin perjuicio de lo que las Normas Forales correspondientes y las ordenanzas específicas reguladoras de los ingresos de derecho público prevean al efecto.

3. El Ayuntamiento pondrá al cobro dicho padrón en el período establecido en la Disposición Adicional de esta Ordenanza. Transcurrido dicho plazo sin que se haya procedido a la totalidad del pago se iniciará el periodo ejecutivo.

4. El anuncio de cobranza que se expondrá en el Tablón Municipal y en la Página Web deberá contener:
a) El plazo en que se ha de realizar el ingreso.
b) Las diferentes modalidades de cobro autorizadas.
c) Lugares y días de ingreso.
d) La advertencia de que, transcurrido el plazo de ingreso, sin haberse efectuado el mismo, las deudas serán exigidas por el procedimiento de apremio y se devengarán los correspondientesrecargos del periodo ejecutivo, intereses de demora y, en su caso, las costas que se produzcan.
e) La fecha en que se van a pasar al cobro los recibos domiciliados.
f) Fecha límite para que las domiciliaciones bancarias surtan efectos en dicho periodo de cobro.
7. artikulua. Diru-sarrera egiteko borondatezko epealdia
1. Izaera publikoko aldizkako diru-sarrerak kobratzeko borondatezko epealdia, ez da hilabete baino laburrago izango.


2. Foru Aldundiak eskuordetua du Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kobratzeko kudeaketa. Nolanahi ere, Foru Aldundiak berak aurreikusitako epea izango dute.
Artículo 7.- Plazo de ingreso en período voluntario
1. El plazo de cobro en período voluntario de los ingresos periódicos de carácter público no será inferior al mes natural.


2. En el caso del Impuesto sobre bienes inmuebles y del Impuesto sobre actividades económicas en los que la Diputación Foral tiene delegada la gestión de cobro, el plazo será el que venga previsto por la propia Diputación Foral.
II.- ZORRAREN IRAUNGIPENA
ORDAINKETA
8. artikulua. Ordainketa egiteko legitimazioa
Ordainketa edozein obligaziodunek baita hirugarrenek ere egin dezakete, zorra iraungitzeko ondorio guztiekin. Hala ere, horrek ez die hirugarren horiei Udalaren aurrean inongo eskubiderik egikaritzeko ahalmenik ematen.
II. EXTINCIÓN DE LA DEUDA
PAGO
Artículo 8.- Legitimación para efectuar el pago
El pago puede realizarse por cualquiera de los obligados y también por terceras personas con plenos efectos extintivos de la deuda, sin que ello faculte a los terceros para ejercer ningún derecho ante el Ayuntamiento.

9. artikulua. Ordaintzeko lekua eta bideak
1.  Autokitapenak:

Udalaren banku-erakunde laguntzaileetan egin ahal izango da ordainketa, baita Udalean bertan ere banku txartelaren bidez edota ondoko web orriaren bidez: www.amorebieta-etxano.net/nireordainketa.

2.  Erreziboak, tributuen jakinarazpenak, prezio publikoak, hirigintzako errekurtsoen ebazpenak, zehapenak eta udal zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak: Borondatezko epean, dagokion banketxean ordainduz helbideratzeko agindua dutenentzat eta gainontzeko kasuetan erakunde laguntzaileetan erreziboa aurkeztuz, Udaletxean bertan banku-txartelaren bidez edota www.amorebieta-etxano.net/nireordainketa  web orriaren bidez.


3.  Salbuespenez, Udalak borondatezko epean edota betearazpen epean espezietan ordaintzea onar dezake, edozein ondasun edo eskubide emanez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Diru-bilketa Erregelamenduaren 17. art.ak xedatzen duen bezala.

4.  Zor bat ordaintzen duenak, egindako ordainketaren egiaztagiria jasotzeko eskubidea izango du.
Artículo 9.- Lugar y medios de pago
1. Las autoliquidaciones:
El pago se realizará en cualquiera de las Entidades Bancarias Colaboradoras del Ayuntamiento, en el propio Ayuntamiento a través de tarjeta bancaria y a través   de la página https://www.amorebieta-etxano.eus/mipago

2. Los recibos, las liquidaciones de tributos, precios públicos, resoluciones de recursos urbanísticos, sanciones y otros ingresos de derecho público municipal:
En período voluntario, con cargo en la Entidad bancaria correspondiente para aquellos que tengan orden de domiciliación y en el resto de casos en las Entidades Colaboradoras mediante la presentación del correspondiente recibo, en el propio Ayuntamiento a través de tarjeta bancaria y a través de la página
https://www.amorebieta-etxano.eus/mipago

3. Excepcionalmente el Ayuntamiento podrá admitir el pago en especie en periodo voluntario o ejecutivo, mediante la entrega de cualquier bien o derecho, tal y como dispone el Art.17 delReglamento de Recaudación del THB.

4. El que pague una deuda tendrá derecho a justificante del pago realizado.
10. artikulua. Helbideraketak
Subjektu pasiboek zergak, prezio publikoak eta kontratuko betebeharrak edozein Erakunde Finantzarioan helbidera ditzakete ordaintzeko eta ondokoa izango dute kontuan:


1. Aurretik Udal Administrazioari eskatu behar zaio, dagokion “helbideratze-buletina” betez.


2. Aldizkako mugaeguna eta jakinarazpen kolektiboko zergak, bat, batzuk edo denak helbidera daitezke.


3. Erreziboak kontuan zordunduko dira iragarkian edo kitapenean ezartzen den egunean.


4. Erreziboak itzuliko balira eta borondatezko epealdi barruan ordaindu ezean, diru-bilketa betearazleari hasiera emango zaio.

5. Ordaintzeko helbideraketek baliozkotasuna izango dute denbora mugagabean. Baina zergadunek edozein momentutan, espreski, ezeztu edo beste establezimendu batzuetara lekualda ditzakete, Udal Administrazioari baliozko epe barruan jakinaraziz.

6. Udalak helbideratzea ezerezta dezake, erreziboak itzuliz gero edo helbideratzeko kontuan saldorik egon ezean.


7. Udalak ezarriko du helbideratze eskabideak onartzeko azken eguna edo horiek ondareak izango dituzten lehenengo eguna.


8. Aparteko gorabeherarik izanez gero, Alkateak helbideratutako erreziboentzako borondatezko epealdian ordaintzeko epea luza dezake.
Artículo 10.- Domiciliaciones
Los sujetos pasivos podrán domiciliar el pago de sus tributos, precios públicos y obligaciones contractuales en cualquier entidad financiera y teniendo en cuenta:

1. Se solicitará previamente a la Administración Municipal cumplimentando el correspondiente “boletín de domiciliación”.

2. Podrá domiciliarse, uno, varios o la totalidad de los tributos de vencimiento periódico y notificación colectiva.

3. Los recibos serán cargados el día que se establezca en el anuncio o en la liquidación.

4. En caso de devolución de recibo, si este no es abonado dentro del período voluntario, se iniciará la recaudación ejecutiva.

5. Las domiciliaciones de pago tendrán validez por tiempo indefinido, pudiendo los contribuyentes en cualquier momento, de forma expresa, anularlas o trasladarlas a otros establecimientos, poniéndolo en conocimiento de la Administración  Municipal dentro del plazo de validez.

6. El Ayuntamiento podrá revocar la domiciliación ante la devolución de recibos o por falta de saldo en la cuenta domiciliada.

7. El Ayuntamiento establecerá en cada momento la fecha límite para la admisión de solicitudes de domiciliación o el período a partir del cual surtirán efecto.

8. Por circunstancias extraordinarias el Alcalde podrá ampliar el plazo de pago en período voluntario para los recibos domiciliados.
11. artikulua. Ordaintzeko epeak borondatezko epealdian
Borondatezko epealdian zorrak ordaintzeko epea ondokoa izango da:


1. Auto-kitapenentzat: Zerga bakoitzaren arauetan ezarritakoa.


2. Aldizkako mugaegunak eta jakinarazpen kolektiboko zergen erreziboek, errolda bakoitzarentzat onetsitako epea Ordenantza honetako Xedapen Gehigarrian adieraziko da.


3. Zerga, prezio publiko, hirigintzako errekurtsoen ebazpenak, zehapenak eta udal zuzenbide publikoko diru-sarreren kitapenentzat:
a)   Hilabete bakoitzaren 1etik eta 15era bitartean jakinarazitakoak, hurrengo hilabetearen 15era arte. Azken egun hau balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.
b)   Hilabete bakoitzaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitakoak, hurrengo hilabetearen azken egunera arte.

Azken egun hau balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.   Epearen azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, muga-eguna hurrengo egun baliodunera arte aldatu dela ulertuko da.
Artículo 11.- Plazos de pago en período voluntario
El plazo de pago para las deudas en período voluntario será el siguiente:

1. Para las autoliquidaciones el establecido en las normas de cada tributo.

2. Para los recibos tributarios de vencimiento periódico y notificación colectiva el plazo  será el que consta en la Disposición Adicional de esta Ordenanza.

3. Para las liquidaciones de tributos, precios públicos, resoluciones de recursos urbanísticos, sanciones y otros ingresos de derecho público municipal será:
a) Las notificadas entre los días 1 y 15 de cada mes, hasta el 15 del mes siguiente, ó, siendo este último inhábil, el inmediato hábil posterior.
b) Las notificadas entre los días 16 y último de cada mes, hasta el último día del mes siguiente, ó, siendo este último inhábil, inmediato hábil posterior.
Si el último día de plazo fuera sábado o festivo, se entenderá trasladado el vencimiento al primer día hábil posterior.
GERORAPENA ETA ZATIKAPENA
12. artikulua. Gerorapena eta zatikapena
1. Obligaziodunak aurretik eskabidea egin ondoren, Alkateak edo Diruzainak zorrak ordaintzea geroratu edo zatika ditzake, diskrezionalki begiratutako egoera ekonomiko-finantzarioak, aldi baterako ordaintzea galarazten duenean.


2. Eskabideak Bizkaiko Lurralde Historikoaren Diru-bilketako Arautegi Orokorrean ezarritako edukia izango du.


3. Gerorapena edo zatikapena bai borondatezko epealdian bai epealdi betearazlean eman ahal izango da.


4. Gerorapenen eta Zatikapenen irizpide orokorrak, bai borondatezko epealdian bai betearazlean, ordenantzaren amaieran erantsitako taulakoak izango dira.


5. Ez da gerorapenik ezta zatikapenik emango 450,00 € baino gutxiagoko oinarrizko zorra dutenei, ezta 24 hilabete baino epe luzeagorik. Hala eta guztiz ere, salbuespen kasuetan eta Gizarte Laguntza Zerbitzuak edo Udal Administrazioak, aurretiaz, behar bezala arrazoitutako inguruabarrak biltzen dituen txostena egiten badute, aipatutako zenbatekoa baino gutxiagoko zorrak atzeratu edo zatitu ahal izango dira Alkateak hala erabakitzen badu.


6. Ez da zatikapenik edo gerorapenik izapidetuko, zordunak betearazpen epean dituen zor guztiengatik ez bada eta betiere, salbuespenik gabe, geroratuta edota zatikatuta ez badaude.

7. Orokorrean, zordunari ez zaio exijituko zorrak geroratu edo zatikatzeko bermeak ematea, ordaintzeke dagoen zenbateko osoa 6.000,00 € tik gorakoa ez denean.


Bermeak estali behar ditu printzipalaren eta berandutze-interesen zenbatekoak, gehi bien batuketaren % 25. Berme moduan onartuko da finantza-erakundeen, aseguru-erakundeen edo elkar bermatzeko sozietateen abal solidarioa edo nahikotzat jotzen den beste bat, baldin eta bukaera gutxienez sei hilabete gerokoagoa bada epeen amaiera baino.


Bermea hogeita hamar eguneko epean aurkeztu behar da, emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita. Epea igarotzean formalizatu ez bada, bertan behera geratuko da geroratzea.


Alkateak eskumena izango du berme-lekapena onartzeko benetako premia dagoen kasuetan, behar bezala dokumentatzen bada.

8. Geroratu edo zatikatutako ordainketa-kopuruek, behar denean, gainordain betearazlea kanpoan utzita, berandutzako interesa sortaraziko dute, hurrenez hurren, zerga-zorrak edo zergaz bestekoak direnaren arabera. Hala adierazita dago Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26.3 artikuluetan eta indarrean dauden Xedapenen Testu Bateratutako 19. artikuluan.

9. Geroratzea edo zatikatzea ukatzen denean, borondatezko epealdian dirua sartzeko epea amaitzen denetik ebazpen ukatzailearen edo ordaindu den egunera arte, iragandako epealdiari dagokion berandutzako interesak kitatuko dira.

10. Geroratutako diru-kopurua sartu ezean, ordaintzeke dagoen zor osoa betearazte-bidetik exijitzea ekarriko du.


11. Gerorapena eskatzerakoan, epeak kobratzeko banku-helbideratzearen agindua adierazi beharko da nahitaez eta beraz, baita zordunketa egin behar duen bankuan zabaldutako kontuaren IBAN kodea. Helbideratze-kontu bakarra erabiliko da geroratutako eta/edo zatikatutako zor guztietarako. Kontu hori aldatzeko, eskabidea bidali beharko da epea amaitu baino hamabost egun lehenago gutxienez.
APLAZAMIENTO Y FRACCIONAMIENTO
Artículo 12.- Aplazamiento y fraccionamiento
1. El Alcalde o el Tesorero previa solicitud del obligado, podrá aplazar o fraccionar el pago de las deudas cuando la situación económico-financiera,  discrecionalmente apreciada impida de forma transitoria efectuar el pago.

2. El contenido de la solicitud será el establecido en el Reglamento General de recaudación de THB.

3. El aplazamiento o fraccionamiento podrá concederse tanto en periodo voluntario como en periodo ejecutivo.

4. Los criterios generales de Aplazamiento y Fraccionamiento, tanto en periodo voluntario como en ejecutiva, serán los de la tabla anexa al final de la ordenanza.


5. No se concederán aplazamiento ni fraccionamientos para deudas de importe inferior a 450,00 € de principal ni por plazo superior a 24 meses. No obstante, en casos excepcionales, y previo informe favorable del Servicio de Asistencia Social o mediante informe municipal que recoja circunstancias suficientemente justificadas, podrán aplazarse o fraccionarse, por el Alcalde, deudas inferiores a dicha cantidad o por plazo superior.

6. No se tramitaran fraccionamientos ni aplazamientos si no es por el total de las deudas que el deudor mantenga en periodo ejecutivo y no estén aplazadas o fraccionadas, sin excepción.

7. Con carácter general no se exigirá al deudor la prestación de garantías para el aplazamiento de deudas cuando el importe total pendiente no supere los 6.000,00 €.


La garantía cubrirá el importe del principal y de los intereses de demora, más un 25% de la suma de ambas. Se aceptará como garantía el aval solidario de entidades financieras, entidades de seguros o de sociedades de garantía recíproca u otra que se estime suficiente, con un término de al menos seis meses superior al vencimiento de plazos.


La garantía deberá aportarse en el plazo de treinta días siguientes al de notificación del acuerdo de concesión. Transcurrido ese plazo sin formalizarla, quedará sin efecto el aplazamiento.


El Alcalde podrá aprobar la dispensa de garantía en casos de verdadera necesidad, debidamente documentada.  

8. Las cantidades cuyo plazo se aplace o fracciones, excluido, en su caso, el recargo ejecutivo, devengarán el interés de demora a que se refieren los artículos 26.3 de la NFGT y 19 del TextoRefundido de las Disposiciones vigentes en materia presupuestaria, según se trate de deudas tributarias  o no tributarias respectivamente.

9. En los casos de denegación de aplazamiento o fraccionamiento se liquidarán intereses de demora por el período transcurrido desde la terminación del plazo de ingreso en período voluntario, hasta la fecha de la resolución denegatoria o del pago efectivo.

10. La falta de ingreso de la cantidad aplazada o de una fracción determinará la exigibilidad en vía ejecutiva de la totalidad de la deuda pendiente.


11. Necesariamente, en la solicitud de aplazamiento se indicara domiciliación bancaria para el cobro de los plazos, indicando el código IBAN de la cuenta abierta en la entidad bancaria que deba efectuar el cargo en cuenta. La cuenta de domiciliación será única para todas las deudas que se encuentren aplazadas o fraccionadas. Dicha cuenta podrá modificarse mediante solicitud remitida con al menos quince días de antelación al vencimiento del plazo correspondiente.
13. artikulua. Berandutzako interesa
1. Berandutzako interesa obligaziodunei eta subjektu arau-hausleei exijituko zaie ondoko arrazoiengatik:
a. Epe barruan ez ordaintzea.
b. Diru-itzulketa bidegabe kobratzea.
c. Zorren ordainketa geroratu edo zatikatzea.
d. Zerga-araudian eta indarrean dauden aurrekontuko xedapenetan aurreikusitako gainerako kasuak.
2. Berandutza interesa, diruari buruz legeak agintzen duena izango da, eskagarria den epealdian zehar, % 25a gehituta, bestelakorik ezarri ezean. Zergaz bestekoak diren zorrei diruaren legezko interes-tasa ezarri beharko zaie.
Artículo 13.- Interés de demora
1. El interés de demora se exigirá a los obligados y a los sujetos infractores como consecuencia de:
a. Falta de pago dentro del plazo.
b. El cobro de una devolución improcedente.
c. Aplazamiento o Fraccionamiento del pago de deudas.
d. El resto de casos previstos en la normativa tributaria y disposiciones  presupuestarias vigentes.
2. El interés de demora será el legal del dinero, durante el periodo en que aquel resulte exigible, incrementado en un 25%, salvo que se establezca otro diferente. A las deudas de carácter no tributario, les será de aplicación el tipo de interés legal del dinero.
HUTSEGINAK ETA KREDITU KOBRAEZINAK
14. artikulua. Hutseginak
Hutseginak dira, zorra ordaindu ezin duten obligaziodunak, frogatutako kaudimengabeak izateagatik.
FALLIDOS Y CRÉDITOS INCOBRABLES
Artículo 14.- Fallidos

Son fallidos los obligados al pago cuya deuda no puede hacerse efectiva por insolvencia probada de los mismos.
15. artikulua. Kreditu kobraezinak
1. Zordun nagusia eta arduradun solidario eta subsidiario guztiak, hutseginak jo ondoren, kreditua kobraezintzat joko da.

Prozeduraren legaltasunari zor zaion errespetua eta administrazioaren eraginkortasuna uztartzeko helburuarekin, kreditu kobraezinak proposatu aurretik, egiaztatu beharko diren baldintzak eta eskakizunak ezartzen dira.

Ziurtagiriak desberdinak izango dira zorraren zenbatekoaren eta ezaugarrien arabera, ondoko ustezkoak bereiziz:  

a. 150,00 € arte zorrari buruzko espedienteak:
  • Aurretiaz premiamenduko probidentzia jakinaraztea, zordunarekin nola edo hala loturik dauden helbide guztietara eramanez eta iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz.
  • Erakunde finantzarioetan fondoen enbargo saialdia, emaitza negatiboz. 
b. 150,01 € eta 300,00 € bitarteko zorragatiko espedienteak:
  • Aurretiaz premiamenduko probidentzia jakinaraztea, zordunarekin nola edo hala loturik dauden helbide guztietara eramanez eta iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz.
  • Erakunde finantzarioetan fondoen enbargo saialdia, emaitza negatiboz.
  • Soldaten eta pentsioen enbargo saialdia, emaitza negatiboz.
 c. 300,01 € eta 3.000,00 € bitarteko zorragatiko espedienteak:
  • Aurretiaz premiamenduko probidentzia jakinaraztea, zordunarekin nola edo hala loturik dauden helbide guztietara eramanez eta iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz.
  • Erakunde finantzarioetan fondoen enbargo saialdia, emaitza negatiboz.
  • Soldaten eta pentsioen enbargo saialdia, emaitza negatiboz.
  • Bizkaiko Foru Aldundian egindako sarrera itzulketen enbargo saialdia, emaitza negatiboz.
  • Jabetza Erregistroetan edota bestelako erregistro publikoetan zordunaren izenean inskribatutako ondasunik ez dagoela egiaztatzea. 
d. 3.000,00 € baino gehiagoko zorrari buruzko espedienteak:
  • Aurretiaz premiamenduko probidentzia jakinaraztea, zordunarekin nola edo hala loturik dauden helbide guztietara eramanez eta iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz.
  • Erakunde finantzarioetan fondoen enbargo saialdia, emaitza negatiboz.
  • Soldaten eta pentsioen enbargo saialdia, emaitza negatiboz.
  • Bizkaiko Foru Aldundian egindako sarrera itzulketen enbargo saialdia, emaitza negatiboz.
  • Jabetza Erregistroetan edota bestelako erregistro publikoetan zordunaren izenean inskribatutako ondasunik ez dagoela egiaztatzea.
  • Kobratzeko modurik gabe, zorra betearazpenean lau urtez izan dela jasotzen duen txostena.

Artículo 15.- Créditos incobrables
1. Declarados fallidos el deudor principal y todos los responsables solidarios y subsidiarios se declara el crédito como incobrable.

Con la finalidad de conjugar el respeto al principio de legalidad procedimental con el de eficacia administrativa, se establecen los requisitos y condiciones que habrán de verificarse con carácter previo a la propuesta de créditos incobrables.

La documentación justificativa será diferente en función de los importes y características de la deuda, distinguiéndose los siguientes supuestos:

a. Expedientes con importe de deuda hasta 150,00 €:
  • Notificación previa de la providencia de apremio, en todos los domicilios que figuren vinculados de alguna forma al deudor y publicación de anuncio en el Boletín Oficial de Bizkaia.
  • Intento de embargo de fondos en entidades financieras con resultado negativo.
b. Expediente por un importe de deuda de 150,01 € a 300,00 €:
  • Notificación previa de la providencia de apremio, en todos los domicilios que figuren vinculados de alguna forma al deudor y publicación de anuncio en el Boletín Oficial de Bizkaia.
  • Intento de embargo de fondos en entidades financieras con resultado negativo.
  • Intento de embargo de sueldos y salarios y pensiones con resultado negativo.
c. Expediente por un importe de deuda de 300,01 € a 3.000,00 €:
  • Notificación previa de la providencia de apremio, en todos los domicilios que figuren vinculados de alguna forma al deudor y publicación de anuncio en el Boletín Oficial de Bizkaia.
  • Intento de embargo de fondos en entidades financieras con resultado negativo.
  • Intento de embargo de sueldos y salarios y pensiones con resultado negativo.
  • Intento de embargo de devoluciones de ingresos de la Diputación Foral de Bizkaia con resultado negativo.
  • Acreditar que no existe bienes inscritos a nombre del deudor, en el Registro de la Propiedad o cualquier otro Registro público.
d. Expediente por un importe de deuda superior a 3.000,00 €:
  • Notificación previa de la providencia de apremio, en todos los domicilios que figuren vinculados de alguna forma al deudor y publicación de anuncio en el Boletín Oficial de Bizkaia.
  • Intento de embargo de fondos en entidades financieras con resultado negativo.
  • Intento de embargo de sueldos y salarios y pensiones con resultado negativo.
  • Intento de embargo de devoluciones de ingresos de la Diputación Foral de Bizkaia con resultado negativo.
  • Acreditar que no existe bienes inscritos a nombre del deudor, en el Registro de la Propiedad o cualquier otro Registro público.
  • Informe confirmando haber mantenido deuda en Ejecutiva durante cuatro años, sin posibilidad de cobro.
PRESKRIPZIOA ETA IRAUNGIPENA
16. artikulua. Printzipio orokorrak
1. Udal honek zerga-zorra zehazteko ahalak preskripzioa eta iraungipena du.
Preskripzioa eta iraungipena aldi berean doaz. Horregatik, euretako edozein gertatuz gero, ezin izango da administrazio-ahala egikaritu, dagokion kitapenaren bidez zerga-zorra zehazteko.

2. Kitatu eta auto kitatutako zorrak ordaintzea exijitzeko Administrazioak duen ahalak, eta zuzenbide publikoko diru-sarrerak, diru-sarrera bidegabeak itzultzea eta bermeen kostuaren errenboltsoa arautzen dituen arauditik eratorritako diru-itzulketak lortzeak, preskripzioa dute.

3. Preskripzioak eta iraungipenak zorra kentzen dute eta ofizioz aplikatzen dira, baita ordaindu den kasuetan ere.



PRESCRIPCION Y CADUCIDAD
Artículo 16.- Principios generales

1. La potestad de este Ayuntamiento para determinar la deuda tributaria es objeto de prescripción y caducidad.
La prescripción y la caducidad operarán simultáneamente, por lo que una vez se produzca cualquiera de ellas, no podrá llevarse a efecto el ejercicio de la potestad administrativa para determinar la deuda tributaria mediante la oportuna liquidación.


2. La potestad administrativa de la Administración para exigir el pago de las deudas liquidadas y auto liquidadas y el derecho de los obligados a solicitar y obtener devoluciones derivadas de la normativa reguladora de los ingresos de derecho público, las devoluciones de ingresos indebidos y el reembolso del coste de las garantías son objeto de prescripción.

3. La prescripción y la caducidad extinguen la deuda y se aplican de oficio, incluso en los casos en que se haya pagado.
17. artikulua. Preskripzioa
1. Aurreko artikuluko bat eta bi puntuetan aurreikusitako administrazio ahalak egikaritzea lau urtera preskribatzen du. Zuzenbide publikoko beste sarrera batzuetarako, dagokion araudia beteko da.  

2. Preskripzioa zenbatu, eten eta gainerako ondorioetarako, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta berori garatzeko xedapenetan aurreikusitakoa ezarriko da.



Artículo 17.- Prescripción
1. El ejercicio de las potestades administrativas previstas en los apartados uno y dos del artículo anterior prescriben a los cuatro años en el caso de deudas tributarias. Para otros ingresos de derecho público, se estará a la normativa correspondiente.


2. A los efectos del cómputo, interrupción y demás efectos de la prescripción se estará a lo previsto en la NFGT y sus disposiciones de desarrollo.
18. artikulua. Iraungipena
1. Ordenantza honen 16. artikuluko lehenengo puntuan aurreikusitako administrazioko ahalmenaren egikaritzak sei urteren buruan iraungitzen du. 

 2. Iraungipena zenbatu, eten eta gainerako ondorioetarako Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta berori garatzeko xedapenetan aurreikusitakoa ezarriko da.



Artículo 18.- Caducidad
1. El ejercicio de la potestad administrativa prevista en el apartado uno del artículo 16 de esta ordenanza caduca a los seis años.

2. A los efectos del cómputo, suspensión y demás efectos de la caducidad, se estará a lo previsto en la NFGT y sus disposiciones de desarrollo.
III.- PREMIAMENDUKO PROZEDURA
 19. artikulua. Premiamenduko prozedura
1. Zuzenbide publikoko zerga-zorrak edo gainerako diru-sarrerak borondatezko epealdian ordaintzeko epea iraganda, oso osorik ordainduta ez baleude, ordaintzeke dauden zorren epealdi betearazlea hasiko da.  

 2. Epealdi betearazlea hasiz gero, % 5eko gainordaina eta berandutzako interesak zehaztea ekarriko luke, salbuetsita premiamenduko probidentzia diktatu denetik eta zorra ordaintzeko ematen den epea amaitu artean iragandako epealdian.  

3. Ordaintzeko epea iragan ondoren, % 20ko premiamenduko gainordaina, hala nola borondatezko epealdia amaitzen denetik sortarazitako kuotaren gaineko interesak exijituko dira.  

4. Epealdi betearazlea hasi ondoren eta premiamenduko probidentzia jakinarazi ondoren, jakinarazi denetik hilabeteko ezohiko epea egongo da tributu zorra ordaintzeko.



III.- PROCEDIMIENTO DE APREMIO
Artículo 19 Procedimiento de Apremio
1. Trascurrido el plazo para el pago en periodo voluntario, de las deudas tributarias o demás ingresos de derecho público, sin que estas se efectúen en su totalidad, dará comienzo el periodo ejecutivo por las deudas pendientes.

2. El inicio del periodo ejecutivo supone un recargo del 5% y la determinación de intereses de demora, salvo por el periodo transcurrido desde que se dicta la providencia de apremio y la fecha en que finalice el plazo que se concede para hacer frente al pago de la deuda.

3. Trascurrido el plazo de pago, se exigirá el recargo de apremio, que será del 20%, así como los intereses devengados desde la finalización del periodo voluntario, sobre la cuota.

4. Una vez iniciado el período ejecutivo y notificada la providencia de apremio, el pago de la deuda tributaria deberá efectuarse en el plazo extraordinario de un mes desde la fecha de notificación.
IV.- BERRIKUSTEA ADMINISTRAZIO BIDETIK
20. artikulua. Berraztertzeko errekurtsoa

1. Zuzenbide publikoko tokiko zergak eta gainerako diru-sarrerak aplikatu eta eraginkortasuna izateko egintzen aurkako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu arren, horrek ez du inpugnatutako egintza eta dagozkion legezko ondorioak egikaritzea eteten, kuoten diru-bilketa edo kitatutako eskubideak, interesak, gainordainak eta zehapenak barne. Zerga-zehapenak ezartzeko egintzak etengo dira errekurtsoa aurkezten den unean.  

2. Hala ere, berraztertze-errekurtsoa denbora eta eran aurkeztu bada, automatikoki eta bermeak aurkeztu beharrik gabe etengo da inpugnatutako egintza egikaritzea, zerga-zorra borondatezko epealdian dagoenean edo premiamenduko probidentziaren aurkako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu bada. Era berean, egikaritzea etengo da beti ere, bi kasuetan, ordaintzeko borondatezko epealdiaren amaieran ordaintzeke dagoen zorra 6.000,00 €-koa edo gutxiagokoa baldin bada.  

3. Aurreko puntuan adierazitakoak baino zenbateko handiagoetarako, interesdunak errekurtsoa aurkezteko epe barruan, inpugnatutako egintzaren egikaritza etetea eska dezake. Baina horretarako errekurtsogileak aukeratutako ondoko bermeekin batera aurkeztu beharko du: - Dirua edo balio publikoak gordailutzea. - Kreditu-erakundeek edo elkarren arteko berme-sozietateek edo kauzio-aseguruaren egiaztagiri bidez emandako izaera solidarioko abala edo fidantza.  

4. Errekurtsoa ebazteko organo eskudunak prozedura berme prestaziorik gabe etetea erabakiko du, derrigorrezkoa denean, alegia ordenantza honetan automatikoki eteteko ezarritako muga gainditzen duelako, ondoko kasuetan: - Akats aritmetikoa, materiala edo egitatezkoa izan litekeela ikusten denean. - Ebazteko organo eskudunaren iritziz, errekurtsogileak alegatu ondoren, prestazio ezinezkoa zaiola justifikatzen duenean.  

5. Etenaldi hori emateak, irauten duen denbora guztiagatiko luzamendu interesak ordaindu beharra erakarriko du, eta birjarpen errekurtsoa denean besterik ez du izango eraginik.  

6. Berraztertzeko errekurtsoa aldizkakoak ez diren zorren kasuan, egintza beren-beregi jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean aurkeztu beharko da. Aldizkako epemuga duten zorrak badira eta jakinarazpena kolektiboa bada, errekurtsoa borondatez ordaintzeko epe barruan aurkeztu ahal izango da edota berau amaitu eta biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.



IV.- REVISION EN VÍA ADMINISTRATIVA
Artículo 20.- Recurso de Reposición
1. La interposición del recurso de reposición contra los actos sobre aplicación y efectividad de los tributos locales y restantes ingresos de derecho público, no suspenderá la ejecución del acto impugnado, con las consecuencias legales consiguientes, incluidas la recaudación de cuotas o derechos liquidados, intereses, recargos y sanciones. Los actos de imposición de sanciones tributarias quedarán automáticamente suspendidos con la interposición del recurso.

2. No obstante la interposición en tiempo y forma del recurso de reposición, suspenderá de forma automática y sin necesidad de aportar garantías, la ejecución del acto impugnado, cuando la deuda tributaria estuviere en período voluntario de pago o se hubiese interpuesto el recurso de reposición contra la providencia de apremio, y siempre que, en ambos casos, la cuantía de la deuda pendiente a fin de periodo voluntario de pago fuese igual o inferior a 6.000,00 €.

3. Para cuantías superiores a las indicadas en el punto anterior, el interesado podrá solicitar, dentro del plazo para interponer el recurso, la suspensión de la ejecución del acto impugnado, a cuyo efecto será indispensable acompañar garantías a elección del recurrente, que son las siguientes:
  • Deposito de dinero o valores públicos.
  • Aval o fianza de carácter solidario prestado por entidades de crédito o sociedad  de garantía recíproca o certificado de seguro de caución.

4. El órgano competente para resolver el recurso acordará la suspensión del procedimiento sin prestación de garantía alguna, cuando ésta resulte obligatoria por superar el límite establecido en esta ordenanza para la suspensión automática, en los siguientes casos:
  • Cuando se aprecie que se ha podido incurrir en error aritmético, material o de hecho.
  • Cuando el recurrente alegue y justifique, a criterio del órgano competente para resolver, la imposibilidad de prestarla.

5. La concesión de la suspensión llevará siempre aparejada la obligación de satisfacer intereses de demora por todo el tiempo de aquella y sólo producirá efectos en el recurso de reposición.

6. El recurso de reposición se interpondrá dentro del plazo de un mes contado desde el día siguiente al de la notificación expresa del acto cuya revisión se solicita si se trata de deudas no periódicas o tratándose de deudas de vencimiento periódico y notificación colectiva, el recurso podrá interponerse durante el periodo voluntario de pago o durante el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de finalización de aquél.
  V.- IKUSKATZEKO PROZEDURA
 21. artikulua.- Zerga ikuskatzailetza
Zerga ikuskatzailetza garatuko da 2/2005 Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zerga-zehapenen Arautegia eta gainerako xedapen osagarriak onesten dituen Foru Aldundiaren 99/2005ean ezarritakoaren arabera.



V.- PROCEDIMIENTO DE INSPECCIÓN
Artículo 21.- Inspección Tributaria

La inspección tributaria se desarrollará de conformidad con lo establecido en la NF General Tributaria del THB 2/2005 y en el DF 99/2005 por el que se aprueba el Reglamento de Inspección Tributaria del THB y demás disposiciones complementarias.
VI.- KUDEAKETA ARAUBIDEA
22. artikulua. Kudeaketa araubidea

Tributu kudeaketako jarduera eta prozedurak Bizkaiko Lurraldeko Historikoaren 2/2005 Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta udal ordenantzetan beren-beregi zehaztuta ez dagoenetan, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zerga-kudeaketaren Arautegia eta gainerako xedapen osagarriak onesten dituen Foru Aldundiaren 112/2009 FDan ezarritakoaren arabera burutuko dira.  



VI.- RÉGIMEN DE GESTIÓN
Artículo 22.- Régimen de gestión

Las actuaciones y procedimientos de gestión tributaria se desarrollarán conforme a lo establecido en la NF General Tributaria del THB 2/2005 y en lo no regulado expresamente en las ordenanzas municipales, conforme al DF 112/2009 por el que se aprueba el Reglamento de gestión de los tributos del THB y demás disposiciones complementarias.
VII.- ZEHATZEKO ARAUBIDEA
23. artikulua. Zehatzeko ahalmena

Zehatzeko prozedura garatuko da, Bizkaiko Lurraldeko Historikoaren 2/2005 Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zerga-zehapenen Arautegia eta gainerako xedapen osagarriak onesten dituen Foru Aldundiaren 100/2005ean ezarritakoaren arabera.



VII.- REGIMEN SANCIONADOR
Artículo 23.- Potestad Sancionadora

El procedimiento sancionador se desarrollará conforme a lo establecido en la NF General tributaria del THB 2/2005 y en el DF 100/2005 por el que se aprueba el Reglamento sancionador Tributario del THB y demás disposiciones complementarias.
VIII.- XEDAPEN GEHIGARRIA
Erroldaren araberako tributu eta prezio publiko desberdinen jendaurrean egoteko eta borondatez ordaintzeko epeak urtero zehaztuko dira Tokiko Gobernu-Batzarrak Egutegi Fiskala onartzean, Toki-Ogasunak txostena eginda.  



VIII.- DISPOSICIÓN ADICIONAL
Las fechas de exposición y pago en período voluntario de los diferentes tributos y precios públicos sujetos a padrón se determinarán anualmente mediante la aprobación por la Junta de Gobierno Local, previo informe de la Hacienda Local, del correspondiente Calendario Fiscal.

IX.- AZKEN XEDAPENA
 Bakarra. Indarrean sartzea
 Ordenantza hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunean sartuko da indarrean, eta ez du atzeraeraginezko ondoriorik izango. Hala ere, zergei buruzko arau-hauste eta zehapenen eta gainordainen araubideak atzeraeraginezko ondorioak izango ditu irmoak ez diren egintzei dagokienean, aplikazioa mesedegarriagoa denean. (BAO. 239.ZK.2006, abenduak 18. Astelehena) 

 Ordenantza hau 2006ko irailaren 27an egindako Ohiko Osoko Bilkuran onartu zen hasiera batean, eta behin betiko azaroaren 21ean.
Aldatu zen lehenengoz, 2007ko urriaren 25ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2007ko abenduaren 14an.
Aldatu zen bigarrenez, 2008ko urriaren 17an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2008ko abenduaren 04an.
Aldatu zen hirugarrenez, 2009ko urriaren 16an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2009ko abenduaren 4an.
Aldatu zen laugarrenez, 2010eko uztailaren 29an egindako Ohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2010eko urriaren 1ean.
Aldatu zen bosgarrenez, 2011ko urriaren 14an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2011ko azaroaren 29an.
Aldatu zen seigarrenez, 2012ko urriaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2012ko abenduaren 10ean.
Aldatu zen zazpigarrenez, 2013ko urriaren 18an egindako ezohiko osoko bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2013ko abenduaren 13an.
 Aldatu zen zortzigarrenez, 2015eko irailaren 14an egindako ezohiko osoko bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2015eko urriaren 30ean.
Aldatu zen bederatzigarrenez, 2017ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2017ko uztailaren 28an.
Aldatu zen hamargarrenez, 2018ko maiatzaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2018ko uztailaren 28an.


2018ko abuztuaren 31n jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du aldatzea edo indargabetzea erabaki artean.
IX.- DISPOSICIÓN FINAL
Única.- Entrada en vigor
La presente Ordenanza entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial de Bizkaia, y no tendrá efectos retroactivos, no obstante lo anterior, el régimen de infracciones y sanciones tributarias y el de recargos, tendrá efectos retroactivos respecto de los actos que no sean firmes cuando su aplicación resulte más favorable. (BOB núm. 239. Lunes, 18 de Diciembre de 2006).


La presente Ordenanza fue aprobada inicialmente por el Ayuntamiento en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el 27 de septiembre de 2006, y definitivamente el 21 de noviembre de 2006.
Fue modificada por primera vez, inicialmente en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el 25 de octubre de 2007, y definitivamente el 14 de diciembre de 2007.
Fue modificada por segunda vez, inicialmente en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 17 de octubre de 2008, y definitivamente el 4 de diciembre de 2008.
Fue modificada por tercera vez, inicialmente en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 16 de octubre de 2009, y definitivamente el 4 de diciembre de 2009.
Fue modificada por cuarta vez, inicialmente en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el 29 de julio de 2010, y definitivamente el 1 de octubre de 2010.
Fue modificada por quinta vez, inicialmente en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 14 de octubre de 2011, y definitivamente el 29 de noviembre de 2011.
Fue modificada por sexta vez, inicialmente en sesión plenaria ordinaria celebrada el 26 de octubre de 2012, y definitivamente el 10 de diciembre de 2012.
Fue modificada por séptima vez, inicialmente en sesión plenaria extraordinaria celebrada el 18 de octubre de 2013, y definitivamente el 13 de diciembre de 2013.
Fue modificada por octava vez, inicialmente en sesión plenaria extraordinaria celebrada el 14 de septiembre de 2015, y definitivamente el 30 de octubre de 2015.
Fue modificada por novena vez, inicialmente en sesión plenaria ordinaria celebrada el 26 de mayo de 2017, y definitivamente el 28 de julio de 2017.
Fue modificada por décima vez, inicialmente en sesión plenaria ordinaria celebraba el 25 de mayo de 2018, y definitivamente el 28 de julio de 2018.


Entrará en vigor el 31 de agosto de 2018 y seguirá vigente hasta que se acuerde su modificación o derogación.

 
 

001 - Fraccionamiento y aplazamiento

001 - Fraccionamiento y aplazamiento

9 hilabeteraino Diruzainak erabaki
450,00-3.000,00 Euro
Hasta 9 meses concesión por el Tesorero
15 hilabeteraino Diruzainak erabaki
3.000,01-6.000,00 Euro
Hasta 15 meses concesión por el Tesorero
24 hilabeteraino Alkateak erabaki
> 6.000,01 Euro
Hasta 24 meses concesión por el Alcalde