10 HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK UDALERRIKO BIDE PUBLIKOETAKO BAKARREKO ERABILERAGATIK EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIK TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

10 ORDENANZA FISCAL REGULADORA DE LAS TASAS POR LA UTILIZACIÓN PRIVATIVA O EL APROVECHAMIENTO ESPECIAL DEL DOMINIO PÚBLICO LOCAL POR EMPRESAS EXPLOTADORAS DE SERVICIOS

 
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
1. Udal honek, Bizkaiko Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei tasak ezartzen eta ordainarazten dizkie udalerriko bideetako lurzoruaren, zorupearen eta lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik.


2. Ondore horietarako, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresatzat honako hauek joko dira:
a).- Energia elektrikoaren, uraren edo gasaren hornikuntzan diharduten enpresak.
b).- Herritar guztientzat telekomunikazio zerbitzuak egiten dituzten enpresak, baldin eta osorik edo zati batez erabiltzen badituzte udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia eginez instalatutako telekomunikazio sare publikoak, sareen edo instalazioen titularra edozein dela ere.
b).- Hornidura zerbitzuak egiten dituen edozein enpresa, baldin eta zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen tutueria, hari eta gainerako instalazioek udalerriko lurzorua, lurgaina edo zorupea atzematen badute.


3. Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako, zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

I. DISPOSICIONES GENERALES
Artículo 1.
1. Este Ayuntamiento, de acuerdo con lo previsto en la Norma Foral 9/2005, de 16 de diciembre, reguladora de las Haciendas Locales del Territorio Histórico de Bizkaia, establece y exige tasas por utilización privativa o aprovechamiento especial del suelo, subsuelo o vuelo de las vías publicas municipales, en favor de empresas explotadoras de servicios de suministro.  

2. A estos efectos, tendrán la consideración de empresas explotadoras de servicios de suministro:
Las empresas suministradoras de energía eléctrica, agua o gas.
Las empresas que presten servicios de telecomunicaciones disponibles al público mediante la utilización, total o parcial, de redes públicas de telecomunicaciones instaladas con utilización privativa o aprovechamiento especial del suelo, subsuelo o vuelo de las vías públicas municipales, con independencia de la titularidad de las redes o instalaciones.
Cualesquiera otras empresas de servicios de suministros que utilicen para la prestación de los mismos, tuberías, cables y demás instalaciones que ocupen el suelo, vuelo o subsuelo municipales.

3. A los efectos de lo establecido en este artículo se incluirán entre las empresas explotadoras de servicios las empresas distribuidoras y comercializadoras de los mismos.
2. artikulua.
Ordenantza hau udal mugarte osoan aplikatuko da.

Artículo 2.
La Ordenanza se aplica en todo el ámbito territorial municipal.
II. ZERGA EGITATEA
3. artikulua.
1.- Zerga egitatea honakoa da: hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egitea, zerbitzuok interes orokorrekoak badira, edo eragina badute udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan.


2.- Tasaren zenbatekoa ezartzeko araubide hau aurreko artikuluan aipatutako enpresa guztiei aplikatuko zaie, bai zerbitzuak egiteko erabiltzen dituzten sareen titular direnei, bai sareen titular ez izan arren sareak erabiltzeko, sareetan sartzeko edo haiekin konektatzeko eskubideen titular direnei.


3.- Sakelako telefonoen zerbitzuak ez dira sartuko tasaren zenbatekoa ezartzeko araubide berezi honetan.


4. Tasa hau bateragarria da udal eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar litezkeen beste tasa batzuekin, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak haien subjektu pasibo izan behar direnean Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 24.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Tasa hau ordaintzen duenak ez du edukiko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako gainerako tasak ordaindu beharrik.

II. HECHO IMPONIBLE
Artículo 3.
1.- Constituye el hecho imponible la utilización privativa o el aprovechamiento especial del suelo, subsuelo o vuelo de las vías publicas municipales, en favor de Empresas Explotadoras de Servicios de Suministros que resulten de interés general o afecten a la generalidad de una parte importante del vecindario.

2.- Este régimen de cuantificación se aplicará a las empresas mencionadas en el artículo anterior tanto si son titulares de las correspondientes redes a través de las cuales se efectúan los suministros como si, no siendo titulares de dichas redes, lo son de derechos de uso, acceso o interconexión a las mismas.

3.- No se incluirán en este régimen especial de cuantificación de la tasa los servicios de telefonía móvil.

4. Esta tasa es compatible con otras tasas que puedan establecerse por la prestación de servicios o la realización de actividades de competencia local, de las que las empresas explotadoras de servicios de suministro deban ser sujetos pasivos conforme a lo establecido en el art. 24.1.b) de la Norma Foral 9/2005, de 16 de diciembre, de Haciendas Locales quedando excluida, por el pago de esta tasa, la exacción de otras tasas derivadas de la utilización privativa o el aprovechamiento especial constituido en el suelo, subsuelo o vuelo de las vía públicas municipales.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1. Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, martxoaren 10eko 2/2005 Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 34. artikuluan aipatutako pertsona fisiko eta juridikoak eta erakundeak, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak izanez gero, baldin eta zerbitzuok interes orokorrekoak izan edo udalerriko biztanle guztiengan edo gehienengan eragina badute, eta haiek egiteko udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabilera edo aprobetxamendu berezia egiten bada.


2. Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako, zerbitzuak banatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak ere zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen multzoan sartuko dira.

III. SUJETO PASIVO
Artículo 4.
1. Son sujetos pasivos, en concepto de contribuyentes, las personas físicas y jurídicas y las entidades a que se refiere el artículo 34 de la Norma Foral General Tributaria 2/2005, de 10 de marzo, del Territorio Histórico de Bizkaia, titulares de las empresas explotadoras de servicios de suministros que resulten de interés general o afecten a la generalidad o a una parte importante del vecindario y utilicen privativamente o aprovechen especialmente el suelo, subsuelo o vuelo de la vía pública municipal.

2. A los efectos de lo establecido en este artículo se incluirán entre las empresas explotadoras de servicios las empresas distribuidoras y comercializadoras de los mismos.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZKETAK ETA HOBARIAK
5. artikulua.
Salbuespenak, eta bestelako onura fiskalak, aplikatu beharreko xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

IV. EXENCIONES, REDUCCIONES Y BONIFICACIONES
Artículo 5.
La concesión de exenciones u otros beneficios fiscales se sujetará a lo que se establezca en las disposiciones generales de aplicación.


V. ZERGA OINARRIA
6. artikulua.
1.- Tasaren zerga oinarria kalkulatzeko, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udal mugartean urtean egiten duten fakturaziotik ateratako sarrera gordinak hartuko dira kontuan.


2.- Sarrera gordinak izango dira enpresari egotzi ahal zaizkionak, udalerrian egindako zerbitzuen ordainez lortutakoak badira.


3.- Ez dira sarrera gordintzat joko zerbitzuen gaineko zeharkako zergak, ez eta gainontzekoen kontura kobratutako partidak edo kopuruak ere, hornidura zerbitzua ustiatzen dituen enpresaren beraren sarrerak ez badira.
Halaber, ez dira fakturazioaren diru-sarrera gordinen artean sartuko, Ekonomia Ministerioaren Energia Ekoizteko Instalazioen Administrazioko Erregistroaren 1. edo 2. Sekzioan inskribatutako instalazioetan erabiliko dituzten hornidura-zerbitzuen kontura jasotako kopuruak, azken horiek araubide ezberdina dutelako, eta energia sortzeko beharrezkoak diren lehengaiak erabiltzeagatik zergak ordain ditzaketelako


4.- Zerbitzuak egiteko besteren sareak erabiltzen dituzten enpresek euren fakturazioaren sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei beraien sareekin konektatzeagatik edo haietan sartzeagatik ordaindutako kopuruak. Halako sareen titular diren enpresek horregatik jasotako kopuruak fakturazioaren sarrera gordin gisa konputatu behar dituzte.

5.- Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 112. artikuluan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Ikuskapenari buruzko Araudiaren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sareen titular diren enpresek Udalari informazioa eman beharko diote, hark eskatuz gero, sareetan sartzeagatik edo haiekin konektatzeagatik ordaintzen dieten enpresei buruz.

V. BASE IMPONIBLE
Artículo 6.
1.- La base imponible de la tasa vendrá determinada por los ingresos brutos procedentes de la facturación que obtengan anualmente en el término municipal las empresas explotadoras de servicios de suministros.


2.- Serán ingresos brutos aquellos imputables a la entidad que hayan sido obtenidos por la misma como contraprestación por los servicios prestados en el municipio.

3.- No se incluirán como ingresos brutos los impuestos indirectos que graven los servicios prestados ni las partidas o cantidades cobradas por cuenta de terceros que no constituyan un ingreso propio de la empresa explotadora de servicios de suministro. Asimismo, no se incluirán entre los ingresos brutos procedentes de la facturación las cantidades percibidas por aquellos servicios de suministro que vayan a ser utilizados en aquellas instalaciones que se hallen inscritas en la Sección 1.ª ó 2.ª del Registro Administrativo de Instalaciones de Producción de Energía Eléctrica del Ministerio de Economía, como materia prima necesaria para la generación de energía susceptible de tributación por este régimen especial.

4.- Las empresas que empleen redes ajenas para efectuar los suministros deducirán de sus ingresos brutos de facturación las cantidades satisfechas a otras empresas en concepto de acceso a interconexión a las redes de las mismas. Las empresas titulares de tales redes deberán computar las cantidades percibidas por tal concepto entre sus ingresos brutos de facturación.

5.- En virtud de lo establecido en el art. 112 de la Norma Foral General Tributaria y el art. 37 del Reglamento de Inspección del Territorio Histórico de Bizkaia, las empresas titulares de las redes deberán aportar la información que el ayuntamiento le requiera sobre las empresas de las que perciban ingresos en concepto de acceso a interconexión a las redes.
VI. KUOTA
7. artikulua.
1.- Zerga kuota ordenantzaren amaieran eransten den taulan zehazten da.


2.- Aprobetxamendu bereziak udalerriko jabari publikoko ondasunak suntsitzea edo narriatzea badakar berekin, onuradunak haiek berreraikitzeko edo konpontzeko gastu osoa ordaindu beharko du eta zenbatekoa lanei ekin aurretik jarri beharko du; horrez gainera tasa ordaindu beharko du.Kalteak konponezinak badira, Udalak kalte-ordaina jasoko du. Kalte-ordainaren zenbatekoa suntsitutako ondasunen balioa edo narriadurari dagokiona izango da.Udalak ezin ditu barkatu idatz-zati honetan adierazitako kalte-ordainak eta itzulketak, ez osorik, ez zati bat.

VI. CUOTA
Artículo 7.
1.- La cuota tributaria se especifica en la tabla anexa al final de la ordenanza.

2.- Cuando el aprovechamiento especial lleve aparejada la destrucción o deterioro del dominio público local, el beneficiario, sin perjuicio del pago de la tasa a que hubiere lugar, estará obligado al reintegro del coste total de los respectivos gastos de reconstrucción o reparación y al depósito previo de su importe.
Si los daños fueran irreparables, el Ayuntamiento será indemnizado en cuantía igual al valor de los bienes destruidos o el importe del deterioro de los dañados.
El Ayuntamiento no podrá condonar total ni parcialmente las indemnizaciones y reintegros a que se refiere el presente apartado.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
8. artikulua.
1.- Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa aprobetxamendu berezia hasten denean sortuko da lehenengoz, eta geroztik urtero sortuko da, urtarrilaren 1ean.


2.- Subjektu pasiboari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik jabaritza publikoaren aprobetxamendua ezin baliatu edo garatu bada, tasaren zenbatekoa itzuli egingo da.

VII. DEVENGO Y PERIODO IMPOSITIVO
Artículo 8.
1.- La tasa por ocupación del dominio público municipal por utilización privativa o aprovechamiento especial del suelo, subsuelo o vuelo de las vías públicas municipales, en favor de empresas explotadoras de servicios de suministro se devengará cuando se inicie el aprovechamiento especial y, posteriormente, el 1 de enero de cada año.

2.- Cuando por causas no imputables al sujeto pasivo, el aprovechamiento del dominio público no se desarrolle, procederá la devolución del importe correspondiente.
VIII. LIKIDAZIOA ETA SARRERA
9. artikulua.
Udalak likidazioa egingo du, eta likidatutako zenbatekoaren sarrera egingo da.

VIII. LIQUIDACIÓN E INGRESO
Artículo 9.
Por el Ayuntamiento se practicará la liquidación que proceda, ingresándose la cantidad liquidada.
IX. TASEN KUDEAKETA
10. artikulua.
Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, hiru hilean behin, egutegiko hiruhilekoaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan izandako sarrera gordinen aitorpena aurkeztu beharko diote Udalari. Aitorpen horrekin batera, udalerrian eginiko fakturazioa egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dituzte, eta Udal Administrazioak eskatzen dizkien gainerako agiriak.

IX. GESTIÓN DE LAS TASAS
Artículo 10.
Las empresas explotadoras de servicios de suministros, deberán presentar en el Ayuntamiento en los primeros quince días de cada trimestre natural declaración comprensiva de los ingresos brutos obtenidos en el trimestre anterior. Dicha declaración deberá acompañarse de los documentos acreditativos de la facturación efectuada en el municipio, así como la que en cada caso solicite la Administración Municipal.
11. artikulua.
1. Udal Administrazioak hiru hilean behingo likidazioak egingo ditu. Behar diren egiaztapenak egin arte likidazioak behin-behinekoak izango dira. Egiaztapenak amaituta, behin betiko likidazioa egingo da eta interesatuari jakinaraziko zaio. Borondatezko epean ordaindu ezik, zorra premiamendu bidez ordainaraziko da.


2. Behin-behineko likidazioa, nolanahi ere, behin betikoa bihurtuko da aurreko artikuluan aipatutako aitorpena aurkezten den egunetik lau urte igarotakoan.


3. Udalaren eta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen artean hitzarmen edo akordioren bat badago, artikulu honetan eta aurrekoan kudeaketari buruz ezarritako arauak ordezkoak izango dira.


4.- Udalak aitorpen-kitapen nahiz autolikidazio araubidearen mendean eska dezake tasa hori eta horrelakoetan, hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzaileek, hiru hilean behin,  tasa horri dagokion aitorpen-kitapena nahiz autolikidazioa aurkeztu beharko dute Udal Administrazioan, Ekonomia eta Ogasun Sailean, egutegiko hiruhilekoa amaitzen denetik egutegiko 30 eguneko epean; bertan, aurreko hiruhilekoan udalerri honetako fakturaziotik  lortutako diru-sarrera gordinak jaso behar dira  eta datu behar-beharrezkoa da hori kuota zehazteko. Aitorpen-kitapena edo autolikidazioa aurkeztean ordaindu behar da kuota hori.
Aitorpen-kitapena nahiz autolikidazioarekin batera, udalerrian eginiko fakturazioaren egiaztagiriak aurkeztu behar dira, eta baita  Udal Administrazioak eskatzen duena ere.

Artículo 11.
1. La Administración Municipal practicará las correspondientes liquidaciones trimestrales que tendrán carácter provisional hasta que sean realizadas las comprobaciones oportunas. Efectuadas dichas comprobaciones se practicará liquidación definitiva que será noticiada al interesado. Transcurrido el plazo en periodo voluntario se procederá a exigir el débito por vía de apremio.
2. En todo caso, las liquidaciones provisionales adquirirán el carácter de definitivas cuando transcurran cuatro años a contar desde la fecha de presentación de la declaración a la que se refiere el artículo anterior.
3. Las normas de gestión recogidas en este y el artículo anterior tendrán carácter supletorio cuando existan convenios o acuerdos entre el Ayuntamiento y las Empresas Explotadoras de Servicios de Suministros.
4. El Ayuntamiento podrá exigir esta tasa en régimen de declaración-liquidación o autoliquidación en cuyo caso las empresas explotadoras de servicios de suministros, deberán presentar trimestralmente en la Administración Municipal, Área de Economía y Hacienda, dentro de los 30 días naturales siguientes al vencimiento del trimestre natural, la declaración-liquidación o autoliquidación correspondiente a esta Tasa que contendrá los ingresos brutos obtenidos en el trimestre anterior procedentes de la facturación obtenida en este término municipal, dato necesario para el señalamiento de la cuota cuyo pago deberá efectuarse simultáneamente a la presentación de la declaración-liquidación o autoliquidación.
La declaración-liquidación o autoliquidación deberá acompañarse de los documentos acreditativos de la facturación efectuada en el municipio, así como la que en cada caso solicite la Administración Municipal.

12. artikulua.
Zergen arloko arau-hausteak, haien sailkapena eta dagozkien zehapenak direla eta, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean eta Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoa beteko da.

Artículo 12.
En todo lo referido a infracciones tributarias y sus distintas calificaciones, así como las sanciones que a las mismas correspondan, se aplicará lo dispuesto en la Norma Foral General Tributaria y en la Ordenanza Fiscal General.
X. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau 2003ko urriaren 15ean egindako Ezohiko Osoko Bilkuran onartu zen hasiera batean, eta behin betiko 2003ko abenduaren 12an.

Aldatu zen lehenengoz, 2006ko irailaren 27an egindako Ohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2006ko azaroaren 21ean.
Aldatu zen bigarrenez, 2007ko urriaren 25ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2007ko abenduaren 14an.


2008ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du aldatzea edo indargabetzea erabaki artean.
X. DISPOSICIÓN FINAL
La presente Ordenanza fue aprobada inicialmente por el Ayuntamiento en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 15 de octubre de 2003, y definitivamente el 12 de diciembre de 2003.
Fue modificada por primera vez, inicialmente en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el 27 de septiembre de 2006, y definitivamente el 21 de noviembre de 2006.
Fue modificada por segunda vez, inicialmente en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el 25 de octubre de 2007, y definitivamente el 14 de diciembre de 2007.


Entrará en vigor el 1 de enero de 2008 y seguirá vigente hasta que se acuerde su modificación o derogación.
 
 

01 - Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupean edo lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak.

01 - Tasa por aprovechamiento especial del suelo, subsuelo o vuelo de las vías públicas municipales en favor de empresas explotadoras de servicios

Udal mugartean urtean egindako fakturaziotik datozen sarrera gordinei aplikatutako portzentaia
1.5 %
Porcentaje de los ingresos brutos procedentes de la facturación que obtengan anualmente en el término municipal