02 TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

02 ORDENANZA FISCAL REGULADORA DEL IMPUESTO SOBRE VEHICULOS DE TRACCIÓN MECÁNICA

 
I.- XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Ogasunak araupetu dituen Foru Arauan eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, zerga eskatzen du honako ordenantza honetan xedatutakoaren arabera.


I. DISPOSICIONES GENERALES
Artículo 1.
Este  Ayuntamiento,  de  acuerdo  con  lo  previsto  en  la Norma  Foral  Reguladora  de  las  Haciendas Locales  del  Territorio  Histórico  y  en  la  Norma  Foral  particular  del  tributo  exige  el  Impuesto  sobre Vehículos de Tracción Mecánica con arreglo a la presente Ordenanza.
2. artikulua.

Ordenantza hau udal-mugarte osoan aplikatuko da.


Artículo 2.

La Ordenanza se aplica en todo el término municipal.

II. IZAERA ETA ZERGA-EGITATEA
3. artikulua

Hauexek dira Zergaren zerga-egitateak:
1. Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna, direnak direla ibilgailuen mota eta kategoria.
2. Zirkulaziorako gai den ibilgailutzat joko da erregistro publiko egokietan matrikulatu dena, baja ematen ez zaion bitartean. Zerga honen ondorioetarako, aldi baterako baimena duten ibilgailuak eta turismo-matrikula dutenak ere zirkulatzeko gai diren ibilgailutzat joko dira.

3. Jarraikoak ez daude Zergaren kargapean:

a) Antzinatasuna dela-eta erregistroan baja emanda egonik, aparteko kasuetan erakustaldietan, lehiaketetan eta lasterketetan ibiltzeko baimena jaso lezaketenak, horretara mugaturik daudela.
b) Trakzio mekanikodun atoiak eta erdi-atoiak, zama erabilgarria 750 kg. baino gutxiagokoa dutenak.



II. HECHO IMPONIBLE
Artículo 3

Constituye el hecho imponible del Impuesto:
  1. La  titularidad  de  los  vehículos  de  tracción  mecánica  aptos  para  circular  por  las  vías  públicas, cualesquiera que sean su clase y categoría.
  2. Se  considera  vehículo  apto  para  la  circulación  el  que  hubiera  sido  matriculado  en  los  registros públicos  correspondientes  y  mientras  no  haya  causado  baja  en  los  mismos.  A  los  efectos  de  este impuesto  también  se  considerarán  aptos  los  vehículos  provistos  de  permisos  temporales  y  matrícula turística.
  3. No están sujetos a este impuesto:
a)  Los  vehículos  que  habiendo  sido  dados  de  baja  en  los  registros  por  antigüedad  de  su  modelo, puedan  ser  autorizados  para  circular  excepcionalmente  con  ocasión  de  exhibiciones,  certámenes  o carreras limitadas a los de esta naturaleza.
b) Los remolques y semirremolques arrastrados por vehículos de tracción mecánica cuya carga útil no sea superior a 750 kg.

III. SALBUESPENAK ETA HOBARIAK
4. artikulua.

1. Zergatik salbuetsita egongo dira:
a) Hiritarren defentsa edo segurtasunera atxikitako Euskal Autonomia Erkidego, Bizkaiko Lurralde Historiko eta tokiko erakundeetako ibilgailu ofizialak.


b) Ordezkaritza diplomatikoen, bulego kontsularren, agente diplomatikoen eta karrerako funtzionario kontsular egiaztatuen, dagozkien herrialdeen mendeko direnen, ibilgailuak, kanpotik identifikatuta eta bere hedapen eta mailan elkarrekikotasuna badago.
Era berean, Espainiar Estatuan bere egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen eta estatutu diplomatikoa duten bere funtzionario edo kideen ibilgailuak.

c) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan xedatutakoaren arabera horrela jasota duten ibilgailuak.

d) Osasun laguntzara edo zaurituak edo eriak lekualdatzera zuzenean zuzendutako anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e) Mugitzeko eragozpenak dituzten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen Araudi Orokorreko II. eranskineko A letran adierazitakoak, baldin eta desgaitasuna duen pertsona baten izenean matrikulatuta badaude.

Halaber, salbuetsita daude ezindu baten izenean matrikulatutako 14 zerga zalditik beherako ibilgailuak, ezinduak erabiltzeko baizik ez direnak. Salbuespen hau inguruabar horiek hala irauten duten artean aplikatuko da, eta aplikatu ere urrituek eurek gidatzen dituzten ibilgailuei zein haiek garraiatzeko erabiltzen direnei aplikatuko zaie.

Aurreko bi paragrafoetan ezarritako salbuespenak ezin dira aplikatu batera, hots, onuradun bati ez zaio bat baizik aplikatuko, ibilgailu bat baino gehiago eduki arren.

Idatz-zati honetan xedatutakoaren ondoriotarako, hauexek hartuko dira desgaitasuna duten pertsonatzat:

a) %33 eta %65 bitarteko desgaitasun-gradua onartuta dutela mugitzeko gaitasuna murriztuta daukaten pertsonak; halakotzat joko dira minusbaliotasun gradua aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskineko baremoko A, B edo C letretan adierazitako egoeretako batean daudenak eta baremo horretako D, E, F, G edo H letran 7 puntu edo gehiago dituztenak.
b) %65eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.



Aurreko a’) eta b’) letretan sartuta dauden pertsonen artean, 1971/1999 Errege Dekretuko III. eranskin gisa agertzen den baremoan A letrako mugitu ezintasunaren egoeran daudenei, ez zaie aplikatuko 14 zerga zaldien muga, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkiekin erabiltzeko egokituta badago.

Hemen aurreikusitako salbuespenak izaera arautukoak dira eta eskatu beharrekoak izango dira. Eskudun den udal organoak emandako administrazioko egintza adieraziaren bidez eman beharko zaizkie beharrezko baldintzak betetzen dituzten subjektu pasiboei eta hauek eskatu ondoren. Eskabide honetan bere ibilgailuaren ezaugarriak, bere matrikula eta onuraren kausa adieraziko dituzte. Eskabidearekin batera hurrengo dokumentu hauek aurkeztuko dituzte:
-    Gidabaimenaren fotokopia.
-    Ezintasuna egiaztatzen duen ziurtagiria eta, edukiz gero, mugikortasunaren eskasia-egoera egiaztatzen duena, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskudun organoak emanda. Eta ez da titulu nahikoa izango baloratzeko ekipo egokiek emandako irizpen tekniko-fakultatiboa.
-    Ibilgailua elbarriak bakarrik erabiltzera zuzenduta egongo delako zinpeko deklarazioa.
Udal Administrazioak berau deklaratuta, bere emakida egiaztatzen duen dokumentua emango da.

f) Hiribarruko garraio publikoaren zerbitzura zuzendu edo atxikitako autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, betiere bederatzi plaza baina gehiagoko edukiera, gidariarena barne, baldin badute.

g) Nekazaritzako Azterketako  Txartela duten traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makinak.
Salbuespen hau aplikatu ahal izateko, interesatuek eskatu egin behar dute, eta, horretarako, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia azaldu behar dituzte. Udal Administrazioak salbuespena onartu eta gero, berau egiaztatzeko agiria emango zaio interesatuari.

Oro har, salbuespena emanez gero, eskatu den urtearen ondoko ekitaldian sortzen ditu ondorioak; ez du atzeraeraginik. Hala ere, likidazioa irmoa izan aurretik eskatzen bada, ezinbestekoa da zerga-zorra sortu den egunean aplikatzeko betekizunak betetzea.



2.- Honako hobari hauek ezarri dira:

a) Zergaren kuotaren % 100eko hobaria izango dute indarrean dagoen Ibilgailu Historikoen Erregelamenduan ezarritakoaren arabera historikotzat jotako ibilgailuek, baldin eta hala jasota badaude Probintziako Trafiko-Buruzagitzako Ibilgailu Historikoen Erregistroan.

Hobari hori jaso ahal izateko, ibilgailuen titularrek hura ematea eskatu behar dute, eta ondorioak sortzen dituen zergaldiaren aurreko ekitaldian aurkeztu behar dute dagokion eskabidea behar bezala sinatuta, honako agiri hauekin batera:
- Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren edo Atzerritarren Identifikazio-Zenbakiaren fotokopia.
- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia eta administrazio eskudunak emandako agiri bat, izaera historikoa duela eta Ibilgailu Historikoen Erregistroan inskribatuta dagoela jasotzen duena.

b) Gutxi kutsatzen duten ibilgailuek hobaria izango dute zergaren kuotan, portzentajeari eta epeari dagokienez, ezaugarriak kontuan hartuta, betiere, idatz-zati hauetako batean ezarritako baldintzak betetzen badituzte: 

b.1.) Motor elektrikoa edota isuri nuluak dituzten ibilgailuek %95eko hobaria izango dute zerga-kuotan, mugarik gabeko epean.

b.2.) Motor hibridoak dituzten ibilgailuek, %75eko hobaria izango dute zerga-kuotan, lehen aldiz matrikulatzen direnetik hasita lau ekitalditan zehar.


Hobari hori eskaripekoa da, eta egiaztatu egin behar da ibilgailuak eskatzen diren ezaugarriak betetzen dituela, ibilgailuaren Ezaugarri Teknikoen Txartelaren bitartez; txartel horretan agertzen ez badira, ezaugarri horiek jasoko dituen eta horretarako eskumena duen administrazioak igorriko duen agiri baten bidez frogatu beharko da. 

Hobari horrek ibilgailua matrikulatu den zerga-aldian izango du eragina, baldin eta eskabidea zergaren autolikidazioa egiteko garaiz aurkezten bada, eta eskabidea ibilgailua matrikulatu ondoren aurkezten bada, hura onartu eta hurrengo zerga-aldian izango du eragina. 

Hobari hau ez da bateragarria izango ibilgailu berberak Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergan izan dezakeen beste edozein zerga-onurarekin.


c) Hobaria izateko eskubidea izango dute, artikulu honetan arautzen den zenbateko eta baldintzetan, 16 zaldi fiskal baino gutxiagoko potentzia eta bost eserleku edo gehiago dituzten turismoak, baldin eta haien titularra indarrean dagoen legediaren arabera familia ugaritzat jotzen den familia bateko kide bada, betiere familia unitateko kide bakoitzeko errenta maila 9.000,00 € baino gehiagokoa ez bada. Kide ezgaituak birritan zenbatuko dira. Errenta maila ezartzeko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpen agirian, zerga oinarri orokorra izeneko laukian, agertzen den kopurua kontuan izango da.

Familia bakoitzeko ibilgailu bakarrari emango zaio hobaria.

Hobari hau ez da bateragarria izango ibilgailu berberak Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan izan dezakeen beste edozein zerga-onurarekin.

Hobari honetaz baliatu ahal izateko, subjektu pasiboak eta familia-unitateko gainerako kideek Amorebieta-Etxanon erroldatuta egon beharko dute beren ohiko etxebizitzan, familia ugarien araudiak aurreko ahaideak banantzen diren kasuetarako ezartzen duenari kalterik egin gabe, eta Udalak administratiboki onartuko duen ereduari jarraituz, behar bezalako eskabidea aurkeztu beharko da, behar bezala sinatuta, eskabideak eragingo dion zerga-aldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 1a edo hurrengo egun balioduna baino lehenago, eta eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira: 
-    Subjektu pasiboaren IFZ edo AIZren fotokopia.
-    Bizkaiko Foru Aldundiak igorri duen eta indarrean dagoen legediaren arabera baliozkoa den Familia Ugariaren Tituluaren fotokopia.
-    Familia unitateko kide bakoitzak egindako azken errenta aitorpenaren kopia, errenta aitorpena aurkeztu beharrik ez duela adierazten duen agiria edota sarrerarik ez duela jasotzen dioen zinpeko aitorpena.

Hala eta guztiz ere, behartuta daude hobari horren baldintza eta betekizunen inguruan gerta daitezkeen aldaketen berri ematera, eta aldaketa horiek nolanahi ere, gertatu diren ekitaldian ez, hurrengoan izango dute eragina. 

Administrazioak beretzat gordetzen du hobaria onartu eta emateko behar diren baldintzak betetzen diren ala ez ofizioz egiaztatzeko eskubidea, eta subjektu pasiboak hobaria eskuratzeko eskubidea duela egiaztatzeko behar diren agiri guztiak aurkez daitezen eskatzekoa ere bai.

Hobari-portzentajea zergaren sor-tzapena gertatzen den unean zehaztuko da, legez ezar daitekeen eta behar bezala egiaztatu den familia ugariaren kategoria kontuan hartuta, bai eta familiaren turismoak zer nolako zerga-potentzia duen kontuan hartuta ere, amaieran erantsitako koadroaren arabera. 


III. EXENCIONES Y BONIFICACIONES
Artículo 4

1. Estarán exentos del Impuesto:
a) Los vehículos oficiales del Estado, Comunidad Autónoma del País Vasco, Territorio Histórico de Bizkaia y de entidades locales, adscritos a la defensa o a la seguridad ciudadana.

b) Los vehículos de representaciones diplomáticas, oficinas consulares, agentes diplomáticos y funcionarios consulares de carrera acreditados, que sean súbditos de los respectivos países, externamente identificados y a condición de reciprocidad en su extensión y grado. Asimismo, los vehículos de los Organismos internacionales con sede u oficina en el Estado Español y de sus funcionarios o miembros con estatuto diplomático.

c) Los vehículos respecto de los cuales así se derive de lo dispuesto en tratados o convenios internacionales.

d) Las ambulancias y demás vehículos directamente destinados a la asistencia sanitaria o al traslado de heridos o enfermos.

e) Los vehículos para personas de movilidad reducida a que se refiere la letra A del anexo II del Reglamento General de Vehículos, aprobado por Real Decreto 2822/1998, de 23 de diciembre, matriculados a nombre de personas con discapacidad.

Asimismo, están exentos los vehículos de menos de 14 caballos fiscales, matriculados a nombre de personas con discapacidad para su uso exclusivo. Esta exención se aplicará en tanto se mantengan dichas circunstancias, tanto a los vehículos conducidos por personas con discapacidad como a los destinados a su transporte.

Las exenciones previstas en los dos párrafos anteriores no resultarán aplicables a los sujetos pasivos beneficiarios de las mismas por más de un vehículo simultáneamente.

A efectos de lo dispuesto en esta letra, se considerarán personas con discapacidad las siguientes:
a') Aquellas personas que tengan reconocido un grado de discapacidad igual o superior al 33% e inferior al 65% que se encuentren en estado carencial de movilidad reducida, entendiéndose por tales las incluidas en alguna de las situaciones descritas en las letras A, B o C del baremo que figura como Anexo III del Real Decreto 1971/1999, de 23 de diciembre, de procedimiento para el reconocimiento, declaración o calificación del grado de discapacidad o que obtengan 7 o más puntos en las letras D, E, F, G o H del citado baremo.
b') Aquellas personas con un grado de discapacidad igual o superior al 65%.

A las personas incluidas en las letras a') y b') anteriores que se encuentren en situación carencial de movilidad reducida calificada con la letra A en el baremo que figura como Anexo III del mencionado Real Decreto 1971/1999, no les será de aplicación el límite de 14 caballos fiscales, siempre que el vehículo se encuentre adaptado para el uso con silla de ruedas.

Las exenciones aquí previstas son de naturaleza reglada y tendrán carácter rogado, debiendo ser concedidas mediante acto administrativo expreso, dictado por el órgano municipal competente, a los sujetos pasivos que reúnan las condiciones requeridas y previa solicitud de éstos, en la que indicarán las características de su vehículo, su matrícula y la causa del beneficio, y a la que acompañarán los  siguientes documentos:
  • Fotocopia del permiso de circulación.
  • Certificado acreditativo de la discapacidad y en su caso, del estado carencial de movilidad, emitido por el órgano competente de la Diputación Foral de Bizkaia, no siendo título suficiente el dictamen técnico-facultativo emitido por los equipos de valoración correspondientes.
  • Declaración jurada de que el vehículo va a estar destinado exclusivamente a uso del minusválido.
Declarada ésta por la Administración Municipal, se expedirá un documento que acredite su concesión.

f) Los autobuses, microbuses y demás vehículos destinados o adscritos al servicio de transporte público urbano, siempre que tengan una capacidad que exceda de nueve plazas, incluida la del conductor.

g) Los tractores, remolques, semirremolques y maquinaria provistos de Cartilla de Inspección Agrícola.
Para poder gozar de esta exención los interesados deberán instar su concesión indicando las características del vehículo, su matrícula y causa del beneficio. Declarada ésta por la Administración Municipal se expedirá un documento que acredite su concesión.

Con carácter general, el efecto de la concesión de exenciones comienza a partir del ejercicio siguiente a la fecha de solicitud y no puede tener carácter retroactivo. No obstante, cuando el beneficio fiscal se solicite antes de que la liquidación sea firme, se concederá si en la fecha de devengo del tributo concurren los requisitos exigidos para su disfrute.

2. Se establecen las siguientes bonificaciones:
a)    Gozarán de una bonificación del 100% del Impuesto los vehículos catalogados como históricos de acuerdo con lo establecido en el Reglamento de Vehículos Históricos vigente, siempre que figuren así incluidos en el Registro de Vehículos Históricos de la Jefatura Provincial de Tráfico.

Para poder disfrutar de esta bonificación los titulares de los vehículos deberán solicitar su concesión presentando la oportuna solicitud debidamente firmada en el ejercicio anterior al periodo impositivo en que produzca sus efectos, acompañada de la siguiente documentación:
a)    Fotocopia del NIF o NIE.
b)    Fotocopia del Permiso de Circulación del Vehículo y documento expedido por la administración competente en el que conste su carácter histórico y su inscripción en el Registro de Vehículos Históricos.

b) Los vehículos menos contaminantes gozarán de una bonificación en la cuota del impuesto en el porcentaje y plazo correspondiente según sus características  siempre que cumplan las condiciones establecidas en alguno de los siguientes apartados:

b.1.) Los vehículos de motor eléctrico y/o emisiones nulas, disfrutarán de una bonificación en la cuota del impuesto del 95% con carácter indefinido.

b.2.) Los vehículos de motor híbrido disfrutarán de una bonificación en la cuota del impuesto del 75% durante cuatro ejercicios a contar desde el de su primera matriculación.

Esta bonificación tiene carácter rogado, debiendo acreditarse que el vehículo posee  las características exigidas mediante la Tarjeta de Características Técnicas del mismo o si no figuraran en ella, mediante documento expedido por la administración competente en el que consten.

Esta bonificación surtirá efectos en el período impositivo correspondiente a la  matriculación del vehículo si la solicitud se presenta al tiempo de practicar la  autoliquidación del impuesto, en caso de que la solicitud se presente con  posterioridad a la matriculación del vehículo, surtirá efectos en el período siguiente a su reconocimiento.

Esta bonificación no será compatible con ningún otro beneficio fiscal en el Impuesto sobre Vehículos de Tracción Mecánica para el mismo vehículo.

c) Tendrán derecho a una bonificación en la cuantía y condiciones que se regulan en este artículo, los vehículos de turismo de cinco o más plazas y con una potencia inferior a 16 caballos fiscales, cuya titularidad recaiga sobre algún miembro de la  familia que tenga la consideración de familia numerosa de acuerdo con la  legislación vigente, siempre que el nivel de renta no exceda de 9.000,00 € por cada miembro de la unidad familiar, computándose doblemente cada miembro  discapacitado. Para establecer el nivel de renta se tendrá en cuenta la cantidad  recogida en la casilla de base imponible general del documento de declaración del  impuesto sobre las rentas de las personas físicas.

Se bonificará un solo vehículo por familia.

Esta bonificación no será compatible con ningún otro beneficio fiscal en el Impuesto sobre Vehículos de Tracción Mecánica para el mismo vehículo.

Para poder disfrutar de esta bonificación, el sujeto pasivo y el resto de los miembros  de la unidad familiar deberán estar empadronados en el municipio de Amorebieta-Etxano en su vivienda habitual, sin perjuicio de lo dispuesto en la  normativa sobre familias numerosas para el supuesto de separación de ascendientes, y presentar en el modelo que se apruebe administrativamente por el Ayuntamiento laoportuna solicitud debidamente firmada hasta el 1 de diciembre, o día inmediato hábil posterior, del ejercicio anterior al periodo impositivo en que  produzca sus efectos, acompañada de la siguiente documentación:
  • Fotocopia del NIF ó NIE del sujeto pasivo.
  • Fotocopia del Título de Familia Numerosa en vigor conforme a la legislación vigente, expedido por la Diputación Foral de Bizkaia.
  • Fotocopia de la última declaración de renta efectuada de cada uno de los miembros de la unidad familiar, documento acreditativo de la no obligación de realizar declaración o declaración jurada de no percibir ingresos.
No obstante, están obligados a comunicar las variaciones que se produzcan en las  condiciones y requisitos de esta bonificación y que, en todo caso, surtirán efectos a partir del ejercicio siguiente en que se hayan producido.

La Administración se reserva el derecho de comprobar de oficio el cumplimiento de  los requisitos necesarios para el otorgamiento y concesión de la bonificación y de requerir la presentación de cuantos documentos sean necesarios para acreditar el derecho del sujeto pasivo a la bonificación.

El porcentaje de bonificación, se determinará en el momento de devengo del impuesto en función de la categoría de la familia numerosa legalmente aplicable y debidamente acreditada, así como de la potencia fiscal del turismo familiar, según los cuadros anexos al final de la ordenanza.

IV. SUBJEKTU PASIBOAK

5. artikulua.
Zerga honen subjektu pasiboak dira martxoaren 10eko 2/2005 Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34. artikuluan ageri diren pertsona fisiko edo juridikoak eta erakundeak, zirkulazioko baimenean ibilgailua beraien izenean agertuz gero.



IV. SUJETOS PASIVOS

Artículo 5
Son sujetos pasivos de este impuesto las personas físicas o jurídicas y las Entidades a  que se refiere el artículo 34 de la Norma Foral General Tributaria 2/2005, de 10 de marzo, a cuyo nombre conste el vehículo en el permiso de circulación.
V.  ZERGA KUOTA
6. artikulua

1. Zerga erantsitako tarifa-taularen arabera eskatuko da.

2. Ibilgailu-mota zehazteko, arau bidez ezartzen denari jaramon egingo zaio, eta gainera kontuan hartuko dira ondoko arauak ere:

a) Furgonetatzat ondokoak joko dira: pertsonak eta gauzak batera garraiatu ahal izateko moldatutako turismo-ibilgailuak, zenbait eserleku eta kristal kendu zaizkienak, ateen neurriak edota kokaera aldatu, eta bestelako aldaketak egin zaizkienak, baina jatorrizko ibilgailuaren modeloaren ezaugarriak funtsean aldatu gabe. Furgonetengatik, turismoak balira bezala ordainduko da Zerga, euren zerga-potentziaren arabera, ondoko kasuetan izan ezik:
Lehenengoa. Ibilgailua bederatzi pertsona baino gehiago, gidaria barne, garraiatzeko gaiturik badago, Zergak autobusa balitz bezala kargatuko du.
Bigarrena. Ibilgailuak 525 kg.-tik gorako zama erabilgarria garraiatzeko baimena badu, Zergak kamioia balitz bezala kargatuko du.

b) Zerga honen ondoreetarako, motogurdiak, hiru gurpildun ibilgailuak eta kuatrizikloak motor-bizikleta edota motozikletatzat joko dira eta, ondorioz, euren zilindradaren edukieraren arabera ordainduko da Zerga.

c) Makina autopropultsatuengatik (autopropultsatutako ibilgailu bereziak eta trakto-kamioiak), alegia, trakzio mekanikoko beste ibilgailu batek gainean edo herrestan eraman gabe herri-bidetik berez ibil daitezkeen makinengatik, traktoreei dagozkien tarifak kobratuko dira.

d) Autokarabanak, zerga honen ondoreetarako, turismotzat hartuko dira eta ondorioz, zerga-zaldien arabera ordainduko dute.

e) Quad-ek, euren ezaugarri teknikoen arabera tributatuko dute eta desberdina izango da quad motaren arabera. Ondorioz, jarraian adierazten den tarifa taularen arabera zerga aplikatzeko ibilgailuaren azterketa teknikoko txartelean edota ezaugarrien egiaztagirian “ibilgailuarean sailkapena” atalean agertzen diren lehenengo bi digitoak erabakigarriak izango dira:

06-Kuatrizikloa: motor-bizikleta edota motozikleta bezala tributatuko du, bere zilindradaren arabera.
64-Ibilgailu berezia: traktore moduan tributatuko du zerga potentziaren arabera.
03-Ziklomotorea
66-Quad-ATV: traktore moduan tributatuko du zerga potentziaren arabera.

3. Ibilgailu artikulatuei dagokienez, Zergak aldi berean eta bereiz kargatuko ditu arraste-indarra duen ibilgailua eta hark herrestan daramatzan atoiak eta erdiatoiak.

4. Edukiera dela-eta matrikulatu beharrik ez duten ziklomotorrak, atoiak eta erdiatoiak zirkulatzeko gai diren ibilgailutzat joko dira Industria Ordezkaritzak horren ziurtagiria ematen duenetik, edo ibilgailua zirkulatzen hasten denetik, kasuan kasukoa.

5. Zaldipotentzia fiskala zaldi fiskaletan adierazten da, eta Ibilgailu Araudi Orokorrean, abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuaren 11.20 artikulua jarraituz, V. eranskinean agindutakoa kontuan hartuta.



V. CUOTA
Artículo 6

1. El impuesto se exigirá con arreglo los siguientes cuadros de tarifas anexos.

2. Para la determinación de la clase de vehículo se atenderá a lo que reglamentariamente se determine, teniendo en cuenta, además las siguientes reglas:

a) Se entenderá por furgoneta el resultado de adaptar un vehículo de turismo a transporte mixto de personas y cosas mediante la supresión de asientos y cristales, alteración del tamaño o disposición de las puertas u otras alteraciones que no modifiquen esencialmente el modelo del que se deriva. Las furgonetas tributarán como turismo, de acuerdo con su potencia fiscal, salvo en los siguientes casos:
  1. Si el vehículo estuviese habilitado para el transporte de más de nueve personas, incluido el conductor, tributará como autobús.
  2. Si el vehículo estuviese autorizado para transportar más de 525 kg. de carga útil tributará como camión.
b) Los motocarros, vehículos de tres ruedas y cuatriciclos tendrán la consideración, a los efectos de este impuesto, de ciclomotores o motocicletas y, por tanto, tributarán por la capacidad de su cilindrada.

c) Las máquinas autopropulsadas (vehículos especiales autopropulsados y tracto-camiones) que puedan circular por las vías públicas sin ser transportadas o arrastradas por otros vehículos de tracción mecánica tributarán por las tarifas correspondientes a los tractores.

d) Las autocaravanas tendrán la consideración, a los efectos de este impuesto, de turismos, y por lo tanto tributarán por los caballos fiscales.

e) Los quads tributarán, en función de las características técnicas de los mismos, que serán diferentes en función del tipo de Quad de que se trate. Por tanto, serán determinantes los dos primeros dígitos del apartado “clasificación del vehículo” de la tarjeta de inspección técnica o el certificado de características para aplicar el impuesto con arreglo al cuadro de tarifas:

06-Cuatriciclo: tributará como ciclomotor o motocicleta de acuerdo con su cilindrada.
64-Vehículo especial: tributará como tractor de acuerdo con su potencia fiscal.
03-Ciclomotor
66-Quad-ATV: tributará como tractor de acuerdo con su potencia fiscal.
3. En el caso de los vehículos articulados tributarán simultáneamente y por separado el que lleve la potencia de arrastre, los remolques y semirremolques arrastrados.

4. En el caso de los ciclomotores, remolques y semirremolques, que por su capacidad no vengan obligados a ser matriculados, se considerarán como aptos para la circulación desde el momento que se haya expedido la certificación correspondiente por la Delegación de Industria, o en su caso, cuando realmente estén en circulación.

5. La potencia fiscal del vehículo expresada en caballos fiscales, se establecerá de acuerdo con lo dispuesto en el Art. 11.20 del Real Decreto 2822/98, de 23 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento General de Vehículos, en relación con el anexo V del mismo texto.
VI.  ZERGALDIA ETA SORTZAPENA
7. artikulua

1. Zergaldia egutegiko urtea izango da, ibilgailua lehenengoz eskuratzen denean edo baja ematen zaionean izan ezik. Izan ere, horrelakoetan, zergaldia eskuraketaren egunean hasiko da, edo ibilgailuari Trafiko Burutzan baja ematen zaion egunean amaituko da, hurrenez hurren.

2. Zerga zergaldiko lehen egunean sortuko da.

3. Ibilgailuen lehen eskuraketa denean, edo haien bajaren kasuan ere, kuotaren zenbatekoa hilabete naturalen arabera hainbanatuko da, alta edo baja gertatzen den datari dagokiona barne.

Halaber, kuota hainbanatuko da ibilgailua aldi baterako baja emanda badago, lapurtu edo ebatsi dutelako; hori guztia aldi baterako baja dagokion erregistroan jasotzen den unetik hasita.


VI. PERIODO IMPOSITIVO  Y DEVENGO
Artículo 7

1. El período impositivo coincide con el año natural, salvo en el caso de primera  adquisición o baja de los vehículos. En estos casos el período impositivo comenzará  el día en que se produzca dicha adquisición o terminará el día en que  se produzca la baja en la Jefatura de Tráfico, respectivamente.

2. El impuesto se devenga el primer día del período impositivo.

3. El importe de la cuota del Impuesto se prorrateará por meses naturales en los  casos de primera adquisición o baja definitiva del vehículo, incluido el que  corresponda a la fecha en que se produzca el alta o baja.

También procederá el prorrateo de la cuota en los mismos términos de los  supuestos de baja temporal por sustracción o robo del vehículo, y ello desde el  momento en que se produzca dicha baja temporal en el registro correspondiente.
V.- KUDEAKETA
8. artikulua

Ibilgailuaren zirkulazio-baimenean ageri den egoitza zein udalerritan dagoen, hango udalaren eginkizunak izango dira ibilgailu horren zerga kudeatzea, likidatzea, ikuskatzea eta biltzea, eta bai zerga-kudeaketan agindutako egintzak berrikustea ere.


VII.  GESTIÓN
Artículo 8

La gestión, liquidación, inspección y recaudación, así como la revisión de los actos dictados en vía de gestión tributaria corresponde al Ayuntamiento del domicilio que conste en el permiso de circulación del vehículo.
9. artikulua

Udalak autolikidazio-araubidean eskatu ahal izango du zerga hau.


Articulo 9

El Ayuntamiento podrá exigir este impuesto en régimen de autoliquidación.
10. artikulua

Zerga ordaindu delako frogagiria Udal Administrazioak emandako ordainagiria izango da.


Artículo 10

Será instrumento acreditativo del pago del impuesto el recibo expedido por la Administración Municipal.
11. artikulua

1. Trafiko Burutzari ibilgailua matrikulatzeko, zirkulaziorako gaitasunaren ziurtagiria emateko edo ibilgailuari behin betiko baja emateko eskatzen diotenek, aldez aurretik Zerga ordainduta dutela frogatu behar dute. Hamabost urte edo gehiago dituen ibilgailu bati behin betiko baja eman nahi bazaio, ez dago ezer frogatu beharrik.

2. Gauza bera egin beharko dute ibilgailuen titularrek Trafiko Burutzari ibilgailuaren eraldaketaren berri ematen diotenean, baldin eta eraldaketak zerga honen ondoreetarako ibilgailuak duen kalifikazioa aldatu badu, bai eta ibilgailuaren zirkulazio-baimena eskualdatzen bada edo bertan ageri den egoitza aldatzen bada ere.

3. Trafiko-burutzek ez dute ibilgailuen bajei edo eskualdaketei buruzko espedienterik tramitatuko aldez aurretik zerga hau ordainduta dagoela frogatzen ez bazaie.
Matrikulazio berrietan, edo ibilgailuari egindako aldaketek zerga-ondoreetarako kalifikazioa aldatzen dutenean, interesatuek jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu behar dizkiote Udal Administrazioari, Zergaren matrikulari eransteko, 30 eguneko epean, matrikulazioa edo aldaketa egiten den egunetik hasita:

a) Zirkulazioko baimena.
b) Ezaugarri teknikoen ziurtagiria.
c ) NAN edo IFK.


Artículo 11
1.Quienes soliciten ante la Jefatura de Tráfico la matriculación, la certificación de  aptitud para circular o la baja definitiva de un vehículo, deberán acreditar,  previamente, el pago del impuesto. Se exceptúa de la referida obligación de  acreditación el supuesto de las bajas definitivas de vehículos con quince o más  años de antigüedad.

2. A la misma obligación estarán sujetos los titulares de los vehículos cuando comuniquen a la Jefatura de Tráfico la reforma de los mismos, siempre que altere su clasificación a efectos de este impuesto, así como también en los casos de transferencia y de cambio de domicilio que conste en el permiso de circulación del vehículo.

3. Las Jefaturas de Tráfico no tramitarán los expedientes de baja o transferencia de vehículos si no se acredita previamente el pago del impuesto.
En caso de nueva matriculación o de modificaciones en el vehículo que alteren su clasificación a efectos tributarios, los interesados deberán presentar en la Administración Municipal, con objeto de su inclusión en la Matrícula del impuesto, dentro del plazo de treinta días hábiles desde la matriculación o modificación, los siguientes documentos:

a) Permiso de circulación.
b) Certificado de características técnicas.
c) D.N.I. o C.I.F.
12. Artikulua
Salbuespen gisa eta udal erregistroak garbitzeko sistema moduan interesdunak egiazta dezake ibilgailuaren gabezia Lurraldeko trafikoko Buruzagitzan behin betiko bajaren bidez eta agiri frogagarri baten bidez. Kasu honetan udalak egiaztatutako data eta aldez aurretik igorritako ordainagiriak ezezta ditzake.


Artículo 12
Excepcionalmente y como sistema de depuración de los registros municipales el interesado podrá acreditar la falta de existencia del vehículo mediante la baja definitiva de la Jefatura Provincial de Tráfico y un documento justificativo suficiente, en cuyo caso, el Ayuntamiento podrá anular los recibos girados con anterioridad a la fecha acreditada.
VIII. XEDAPEN IRAGANKORRA
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga indarrean jartzen den egunean Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergan mota bateko nahiz besteko zerga-hobariren bat dutenek hobariaz onuratzen segituko dute aipatutako zerga horri dagokionean, hobaria iraungitzen den egunera arte, edo, hobariaren onurak mugaegunik ez badu, 1992ko abenduaren 31ra arte, azken egun hori barne dela.

Ordenantza honen 4.2 artikuluaren aurreko idazketaren ondorioz onartutako hobariek ibilgailuaren behin betiko baja arte mantenduko dituzte beren ondorioak.



VIII. DISPOSICION TRANSITORIA
Quienes a la fecha de comienzo de aplicación del Impuesto sobre Vehículos de Tracción Mecánica gocen de cualquier clase de beneficio fiscal en el Impuesto Municipal sobre Circulación, continuarán disfrutando de los mismos en el impuesto citado en primer lugar hasta la fecha de su extinción y, si no tuviera término de disfrute, hasta el 31 de diciembre de 1992, inclusive.


Las bonificaciones reconocidas en virtud de la anterior redacción del artículo 4.2 de esta Ordenanza mantendrán sus efectos hasta la baja definitiva del vehículo.

IX. AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau 2003ko urriaren 15ean egindako Ezohiko Osoko Bilkuran onartu zen hasiera batean, eta behin betiko abenduaren 12an. 2004ko.
Aldatu zen lehenengoz, behin betiko 2004ko abenduaren 7an.
Aldatu zen bigarrenez, 2005eko urriaren 14an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2005eko abenduaren 23an.
Aldatu zen hirugarrenez, 2006ko irailaren 27an egindako Ohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2006ko azaroaren 21an.
Aldatu zen laugarrenez, 2007ko urriaren 25ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2007ko abenduaren 14an.
Aldatu zen bosgarrenez, 2008ko urriaren 17an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2008ko abenduaren 4an.
Aldatu zen seigarrenez, 2009ko urriaren 16an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2009ko abenduaren 4an.
Aldatu zen zazpigarrenez, 2010eko otsailaren 25ean egindako Ohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2010eko apirilaren 21ean.
Aldatu zen zortzigarrenez, 2011ko urriaren 14an egindako Ezohiko Osoko Bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2011ko azaroaren 29an.
Aldatu zen bederatzigarrenez, 2012ko urriaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2012ko abenduaren 10ean.
Aldatu zen hamargarrenez, 2016ko maiatzaren 30ean egindako ezohiko osoko bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2016ko uztailaren 15ean.
Aldatu zen hamaikagarrenez, 2017ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran hasiera batean, eta behin betiko 2017ko uztailaren 28an.

2017ko abuztuaren 24an jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du aldatzea edo indargabetzea erabaki artean



IX. DISPOSICION FINAL
La presente Ordenanza fue aprobada inicialmente por el Ayuntamiento en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 15 de octubre de 2003, y definitivamente el 12 de diciembre de 2003.
Fue modificada por primera vez, definitivamente el día 7 de diciembre de 2004.
Fue modificada por segunda vez, inicialmente en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el día 14 de octubre de 2005, y definitivamente el 23 de diciembre de 2005.
Fue modificada por tercera vez, inicialmente en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el día 27 de septiembre de 2006, y definitivamente el 21 de noviembre de 2006.
Fue modificada por cuarta vez, inicialmente en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el día 25 de octubre de 2007, y definitivamente el 14 de diciembre de 2007.
Fue modificada por quinta vez, en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 17 de octubre de 2008, y definitivamente el 4 de diciembre de 2008.
Fue modificada por sexta vez, inicialmente en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 16 de octubre de 2009, y definitivamente el 4 de diciembre de 2009.
Fue modificada por séptima vez, en Sesión Plenaria Ordinaria celebrada el 25 de febrero de 2010, y definitivamente el 21 de abril de 2010.
Fue modificada por octava vez, en Sesión Plenaria Extraordinaria celebrada el 14 de octubre de 2011, y definitivamente el 29 de noviembre de 2011.
Fue modificada por novena vez, inicialmente en sesión plenaria ordinaria celebrada el 26 de octubre de 2012, y definitivamente el 10 de diciembre de 2012.
Fue modificada por décima vez, inicialmente en sesión plenaria extraordinaria celebrada el 30 de mayo de 2016, y definitivamente el 15 de julio de 2016.
Fue modificada por undécima vez, inicialmente en sesión plenaria ordinaria celebrada el 26 de mayo de 2017, y definitivamente el 28 de julio de 2017.  

Entrará en vigor el 24 de agosto de 2017 y seguirá vigente hasta que se acuerde su modificación o derogación.

 
 

03.1 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Automobilak

03.1 - POTENCIA FISCAL Y CLASE DE VEHICULO. Turismos

8 zaldi fiskaletik beherakoak
25,50 Euro
De menos de 8 caballos fiscales
8tik 11,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak
68,54 Euro
De 8 hasta 11,99 caballos fiscales
12tik 13,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak
120,71 Euro
De 12 hasta 13,99 caballos fiscales
14tik 15,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak
169,13 Euro
De 14 hasta 15,99 caballos fiscales
16tik 19,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak
224,88 Euro
De 16 hasta 19,99 caballos fiscales
20 zaldi fiskaletik gorakoak
281,40 Euro
De 20 caballos fiscales en adelante

03.2 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Autobusak

03.2 - POTENCIA FISCAL Y CLASE DE VEHICULO. Autobuses

21 eserleku baino gutxiagokoak
167,41 Euro
De menos de 21 plazas
21etik 50ra eserleku dituztenak
238,46 Euro
De 21 a 50 plazas
50 eserleku baino gehiagokoak
298,06 Euro
De más de 50 plazas

03.3 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Kamioiak

03.3 - POTENCIA FISCAL Y CLASE DE VEHICULO. Camiones

1.000 kg.-tik beherako karga erabilgarria dutenak
85,00 Euro
De menos de 1.000 kg. de carga útil
1.000tik 2.999 kg.-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak
167,41 Euro
De 1.000 a 2.999 kg. de carga útil
2.999tik 9.999 kg.-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak
238,46 Euro
De más de 2.999 a 9.999 kg. de carga útil
9.999 kg.-tik gorako karga erabilgarria dutenak
298,06 Euro
De más de 9.999 kg. de carga útil

03.4 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Traktoreak

03.4 - POTENCIA FISCAL Y CLASE DE VEHICULO. Tractores

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak
35,52 Euro
De menos de 16 caballos fiscales
16tik 24,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak
55,84 Euro
De 16 a 24,99 caballos fiscales
25 zaldi fiskaletik gorakoak
167,41 Euro
De más de 25 caballos fiscales

03.5 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Trakzio mekanikoko ibilgailu atoidunak eta erdi atoidunak

03.5 - POTENCIA FISCAL Y CLASE DE VEHICULO. Remolques y semirremolques arrastrados por vehículos de tracción mecánica

1.000 baino gutxiago karga erabilgarria dutenak
35,52 Euro
De menos de 1.000kg. de carga útil
1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak
55,84 Euro
De 1.000 a 2.999 kg. de carga útil
2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak
167,41 Euro
De más de 2.999 kg. de carga útil

03.6 - IBILGAILUAREN POTENTZIA FISKALA ETA MOTA. Gainerako ibilgailuak

03.6 - POTENCIA FISCAL Y CLASE DE VEHICULO. Otros vehículos

Ziklomotoreak
11,45 Euro
Ciclomotores
125 cm3-ra bitarteko motozikletak
11,45 Euro
Motocicletas hasta 125 c.c.
125cm3-tik 250 cm3-ra bitarteko motozikletak
15,21 Euro
Motocicletas de más de 125 hasta 250 c.c.
250 cm3-tik 500 cm3-ra bitarteko motozikletak
30,48 Euro
Motocicletas de más de 250 hasta 500 c.c.
500 cm3-tik 1.000 cm3-ra bitarteko motozikletak
60,89 Euro
Motocicletas de más de 500 hasta 1.000 c.c.
1.000 cm3-tik gorako motozikletak
121,79 Euro
Motocicletas de más de 1.000 c.c.

03.7 - Hobaria. Familia Ugari Berezia

03.7 - Bonificación. Por Familia Categoría Especial

11,99 zaldi fiskaleraino
30 %
Hasta 11,99 caballos fiscales
12 - 13,99 bitarteko zaldi fiskalak
20 %
De 12 a 13,99 caballos fiscales
14 - 15,99 bitarteko zaldi fiskalak
10 %
De 14 a 15,99 caballos fiscales

03.8 - Hobaria. Familia Ugari Orokorra

03.8 - Bonificación. Por Familia de Categoría General

11,99 zaldi fiskaleraino
15 %
Hasta 11,99 caballos fiscales
12 - 13,99 bitarteko zaldi fiskalak
10 %
De 12 a 13,99 caballos fiscales
14 - 15,99 bitarteko zaldi fiskalak
5 %
De 14 a 15,99 caballos fiscales

03.9 - Beste hobari batzuk

03.9 - Otras Bonificaciones

Ibilgailu historikoa
100 %
Vehiculo histórico
Motore elektrikodun ibilgailuak / Isuri nulak
95 %
Vehículos motor eléctrico / Emisiones nulas
Motore hibridoak dituzten ibilgailuak (lehen matrikulaziotik 4 ekitalditan zehar)
75 %
Vehículos motor híbrido (desde la primera matriculación hasta 4 años)
b.2.) Motor hibridoak dituzten ibilgailuek, %75eko hobaria izango dute zerga-kuotan, lehen aldiz matrikulatzen direnetik hasita lau ekitalditan zehar.

b.2.) Los vehículos de motor híbrido disfrutarán de una bonificación en la cuota del impuesto del 75% durante cuatro ejercicios a contar desde el de su primera matriculación.